2017ko ZABALARRAKO FESTA

Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 23an, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten baita.

Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere tortilla pintxoekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.

Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren9a baino lehen . Zure datuak eta zurekin nola jarri harremanetan zabalarra@gmail.com helbidera edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.

Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta www.zabalarra.wordpress blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.

OHARRA: Tortillak ekainaren 23an jasoko dira goizeko 9etatik 10ak arte. Eta arratsaldez 15:00tik aurrera

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.