2019-2020 IKASTURTERAKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

 2019-2020 Ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerak prest daukaguz eta aukera ditzakezue.

IZENA EMATEKO EPEA: Ekainak 11ra arte

  • Ekainak 6, osteguna, 16:30etik 17:00etara IGEaren ikasgelan egongo gara, hurbildu ahal zaitezten eta zuen zalantzak argitu edo eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazio gehiago eduki dezazun.
  • Jarduerak gutxienez 8 eta gehienez 12 parte hartzaile izan behar dituzte, beraz garrantzitsua da oso izena ematea suposatzen duen inplikazioa.
  • Jarduera batean parte-hartzaile minimoa ez bada lortzen, hau bertan behera geratuko da.
  • Logistika edota leku arazoengatik jarduera bertan behera gera daiteke.
  • Familien inplikazioa garrantzitsu eta beharrezkoa da jarduerek garapen egokia izan dezaten.
  • Jardueretako eta taldeetako zerrendak Irailean eskolan jarriko dira.
  • Jarduerak Urrian hasiko dira.
  • Jarduera lagaketa edo jarduera aldaketa lehenbailehen jakinarazi behar da posta elektronikoaren bitartez. (extraescolareszabalarra@gmail.com)
  • Ingelera ludikoa jatorrizko irakasle batek emango du (LH3 arte).
  • (*) 2010 – 2011 urteko haurrak jantokian 1go eta 2. txanden artean banatuko dira. Datu horren arabera txanda batean edo bestean jarriko dira.

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.