2019ko ZABALARRAKO FESTA

Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 21ean, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak,…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten bait da.

Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere pintxoekin, pastelekin eta gozokiekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.

Elikagaiekiko intolerantziak edota alergiak dituztenentzako gune bat atonduko da.

Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren 10a baino lehen. Zure datuak eta zurekin harremanetan nola jarri zabalarra@gmail.com helbidean edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.

Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta zabalarraige.org blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.
– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –
2019KO ZABALARRAKO FESTARAKO BOLUNTARIOAK

1. IZEN ABIZENAK
2. IZEN ABIZENAK
TELEFONOA
E‐MAILA
Tortila/bizkotxoa eramango dut

Jardueretan lagunduko dut (tailerrak, sukaldea, taberna, jolasak…)

Beste gauzetan lagunduko dut (antolaketa, garbiketa…)

ZE ORDUTEGITAN NAHIAGO DUDAN :
15:00‐17:00 17:00‐19:00 19:00‐22:00

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.