BERROGEIALDIAREN BIDEOA

Zelan daramagu berrogeialdia?
 
IGEtik bideo bat egitea proposatzen dizuegu, denboratxo hau eramangarriago egiteko eta gogorarazteko eskola komunitate eskola bateko kideak garela, Zabalarra eskolakoa!!. Denok gonbidatuta gaude, umeak, familiak, irakasleak, jantoki eta eskolako langile guztiak.
 
Bideoa libre izango da: Zabalarrako kamisetarekin, mozorrotua, osagarriekin,…Bakoitzak nahi duen moduan!!! hori bai, ahalik eta kalitate onenean eta kamera horizontalean jarrita eta 10-15” inguru (saiatu kantuaren leloa ez egiten).
Grabatu ostean gerrikaetxebarria@zabalarra.com posta elektronikora edo, oso pisutsua bada wetransferren bidez.
 
Hiru abesti aukera daude:
  1.- Modus Operandi taldearen “Gora gure bihotzak”.

  2.- Berri Txarraken “Katedral bat

                             eta

  3.- Urtzen “Ez gaitu inork geldituko”. Bideoa bidaltzeko epea datorren ostirala, apirilaren 10a, izango da.
Animatu eta bidali zuena !! 
Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.