“Bideak Gurutzatzuz: gure komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istorioak” Bizenta Mogel Bibliotekan

Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durangoko Udaleko Immigrazio Arloak, Kulturarteko Biblitoteka programaren baitan, hirugarren urtez “Bideak Gurutzatzuz: gure komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istorioak” ekimena antolatuko du azaroan. Hainbat jatorritako pertsonen arteko elkarrizketa bultzatu gura da ekimen honen bidez, elkar ezagutzeko eta bizipen eta jakintzak trukatzeko espazioak sortuz.

Aurtengo edizioaren helburua emakume migratzaileei aitortza egitea da; emakume horiei ahotsa eman eta lehen planoan jartzea da asmoa, Durangon bizi diren sei emakumeren benetako lekukotza eta istorioen bidez. Emakume hauek, euren hausnarketa, bizipen eta ikuspegiekin, emigratzeko modu desberdinen isla dira. Profil anitzeko emakumeak dira, bakoitzak bere migrazio-proiektua izan du, bere motibazio eta itxaropenekin; eta harrera herrian aurkitu dituzten aukerak ere anitzak izan dira. Hala ere, zalantzarik barik, istorio hauek lagundu egiten dute ikusten haiek protagonizatutako migrazio prozesuak generoak baldintzatutakoak izan direla, eta indar handiko emakumeak direla, egoeretara egokitzeko eta erronkak gainditzeko gaitasun handia dutenak, eta aldaketa-eragile garrantzitsuak dira euren jatorrizko komunitateetan.

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.