DURANGALDEKO HURBILEKO ETA SASOIKO PRODUKTUAK

Zabalarrako Berton Bertokoa taldetik osasuntsu egotea nahi eta nahi dugu, eta etxean daramagun hilabete luze hau zuen familiarentzat gogorregia ez izatea.

Egoera sozial eta sanitario larri honekin zerbait ikusten ari gara: hurbileko eta sasoiko produktuekin elikatzea giltzarrietako bat da osasuntsu mantentzeko eta gure ingurune hurbilenari laguntzeko (enplegua, ingurumena, etab.).

Beraz, aprobetxatu nahi dugu bertako ekoizleen zerrenda helarazteko. Ikusi duzuenez, denetarik aurki dezakegu: ogia, barazkiak, jogurtak, gazta, arrautzak, haragia eta abar ez daude denak, baina bai gehiengo handi bat.

Bertako denda eta saltokietan edo larunbatetako merkatuan eros dezazuen animatzen zaituztegu. Tokiko merkataritza erabiliz, gure bizilagunekiko eta ingurumenarekiko ekonomia bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatzen dugu.

Bestalde, esan behar dizuegu eskolak sukalde propioa izateko proiektua martxan dagoela eta Hezkuntza Sailaren esku. Hala jakinarazi ziguten martxoaren erdialdean. Zain egongo gara, berandu baino lehen gure eskolarako eta jantokia erabiltzen duten haur guztien osasunerako ezinbestekoa den zerbitzu hori izan dezagun.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskolan beti Berton Bertokoa proiektuari eman diozuen babes zabalagatik, eta laster elkar ikustea nahi dugu!

EKOIZLEEN ZERRENDA [PDF]

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.