ESKOLA DIGITALAREN 3. EDIZIOA

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko da, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu dituzte.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagutza sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Honekin batera doakizue jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.

Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta!

Izena emateko formularioan azkena eta azken-aurreko ekitaldiak dira familiei zuzenduta daudenak:

http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/ekitaldia/hezkuntza-digitala-iii-topaketak/

Jardunaldiak hurrengo helbiden izango dira: Holiday Inn Bilbao, Zumalakarregi 40, Bilbao

Informazio gehiago:  94 416 93 60

image003.jpg

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.