ESKOLAKO JANTOKIAK ALDAKETAK IZAN DITZAN, ZURE GORPUTZA MUGI EZAZU!

Berton Bertoko mugimenduak flashmob baten grabaketa bat antolatu du. Gure eskoletako jantokietan, bertoko produktuak, sasoikoak eta bertan sukaldatuak eskatzeko helburuarekin.

Horretarako maiatzaren 4an, Matienako eskolan Berton Bertoko mugimendua osatzen dugun 12 ikastetxeetako familiak batuko gara, “Sukalde bat jantokian” abestiaren erritmoarekin dantzatzeko asmoz.

Arratsaldeko 17:00etan saioarekin hasiko gara eta 18:00etan grabaketari ekingo diogu.

Bertoko produktuekin egindako pintxoak izango dituzue salgai eta Matienako jaiak direnez ez zaigu jaia faltako. Bakoitzaren dantzatzeko gaitasuna alde batera utzi eta indarrak batu ditzagun gure seme-alaben elikadura osasuntsu eta jantokien eredu aldaketa aldarrikatzeko.

Kamiseta pirata jantzi, eskolakoa, pirata mozorroa edo zarata egiten duen sukaldeko tresna bat
ekartzeaz ez ahaztu. Abestiaren koreografia ikusi nahi izanez gero, hemen duzu:

Asko gara apostu honetan sinisten dugunok eta batzen joan gaitezen gurekin batera parte hartzera animatzen zaituztegu!!

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.