ESKOLAZ KANPOKO ETA KIROL JARDUEREN KUOTARI BURUZKO NEURRIAK

IGEko Batzordetik, lehenik eta behin, egoera berri honetan denok ondo egotea opa dizuegu.

Bestalde, Apirilak 24an batzar birtual bat izan genuen eskolaz kanpoko ekintzei, kirolei eta azken hiruhileko kuotari buruz hitz egiteko. Idazki honen bidez, bertan hartutako neurri eta erabakien berri eman nahi dizuegu:

  • Eskolaz kanpoko klaseak eta kirolak etenda daude martxoaren 12tik, Robotika izan ezik, on-line ematen ari baitira.
  • Eskolaz kanpoko klaseen eta kirolen apirileko eta maiatzeko kuotak osorik itzuliko zaizkie familiei. Ordainketei buruzko informazio guztia bilduko dugu ordainketak itzultzeko.
  • Martxoaren bigarren hamabostaldiari dagokion zenbatekoa ez da itzuliko. hileko kostu finkoak estaltzeko beharra daukagulako (adibidez, begiraleen nomina ordaintzen duen aholkularitza).
  • Sasoi honetan familia guztiei pasatzen zaien IGEari dagokion kuota ez da pasatuko, eta hurrengo ikasturtean kopuru hori egokitu egingo da, une horretako egoeraren arabera.
  • Gaur egun ez dago hurrengo ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen eta kirolen plangintzarik. Hori guztia sortutako egoera berriaren eta Hezkuntza Sailak hartzen dituen neurrien araberakoa izango da. Berriak izan bezain laster, informazioa luzatuko dizuegu.

Amaitzeko, edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan: extraescolareszabalarra@gmail.com (eskolaz kanpoko gaietarako) eta zabalarrakirola@gmail.com (kirolekin zerikusia duten gaietarako).

Onena opa dizuegu eta laster elkar ikustea espero dugu

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.