ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Datorren astean eskolaz kanpoko jarduerak hasiko dira Zabalarran. Zerrendak eskolan jarrita daude.

Hau dela eta gogoratzen dizuegu:

ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN  ORDAINKETAK:

1.- Jarduerak Urrian hasiko dira eta Maiatzean bukatu. Hiru txandatan banatuko dira:

  1. a) urria eta azaroa.
  2. b) abendua, urtarrila eta otsaila.
  3. c) martxoa, apirila eta maiatza.

2.- Txanda bakoitzeko lehen hilabetean, txanda osoari dagokion diru kopurua ordaindu beharko da, Guraso Elkartearen  Kutxabank-eko Kontu honetan: 2095 0397 50 9111001283, UMEAREN IZEN-ABIZENAK eta JARDUERA adieraziz, hau da:

  1. a) urrian (urria eta azaroa)
  2. b) abenduan (abendua, urtarrila eta otsaila)
  3. c) martxoan (martxoa, apirila eta maiatza)

10,00 € hilean haur bakoitzaren jarduera

Kutxabank-en konturik eduki ezean, izenik ez ipintzeko aukera ematen da (komisiorik ez ordaintzeko) eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdinean sartu  behar da  umearen izen-abizenak adieraziz.

3.- Txanda bakoitzeko lehenengo hilabetean ordainketa ez baldin bada egiten, gurasoei lehenengo erreklamazioa egingo zaizue.

4.- Txanda bukatzen denerako ordainketa ez bada egin, umea jardueratik kanpo geldituko da.

5.- Urrian urte osoko kuota ordaintzeko aukera eskaintzen dizuegu.

6.- Umeren batek urtean zehar jardueraren bat hasi nahiko balu, izen emandakoen kopuruaren arabera onartuko genuke, kontutan izanda jardueretako taldetako umeen kopurua 8 eta 12 artekoa izango dela.

 

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.