GREBA DEIALDIA MAIATZAREN 23an

Sindikatu nagusiek egun osoko GREBA deialdia egin dute astearterako,  maiatzak 23 ondorengoa aldarrikatzeko:

  • Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa progresiboki %6ra iritsiz).
  • Plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitzeko beharra.
  • Bataz-besteko ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murrizteko premia. Horretarako 6.000tik gora lanpostu egonkortuz kolektibo ezberdinetan.
  • Gelako ikasle kopurua %10 murriztea.
  • Ordezkapenak lehen egunetik egitea.
  • Bajak lehen egunetik bere osotasunean ordaintzea
  • Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratzea.
  • LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den HEZIBERRI bertan behera uztea.
  • Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza oinarri).
  • Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
  • Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.

Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasleen kolektibotik % 91,6ek (36 irakasletik 33k) eta hezitzaileen kolektibotik % 50ak  (2tik batek) greba egitea erabaki du .Hau dela eta  egun horretan ez dela klaserik  izango

Zerbitzu minimoak

Bestalde, grebaren deialdiaren zerbitzu minimoak direla eta, IGEn jaso ditugun galdereei erantzunez, Eusko Jaurlaritzak igorritako dekretua bidaltzen dizuegu, zuzendaritzak jakinarazi digunez gure eskolan ere betetzen direnak.

WhatsApp Image 2017-05-21 at 14.50.50.jpeg

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.