Gure seme-alabek ikastetxeetan jaten dituzten elikagaien kalitateak kezkatzen zaitu?

Horrela bada, BERTON BERTOKOA zure taldea da. Durangaldeko hainbat ikastetxe publikotako gurasook osatzen dugun taldea da. Gure ikastetxeetako jangeletako kudeaketan zenbait aldaketa bultzatzeko ahaleginetan gabiltza, bakoitzean ahal den neurrian, eskolan bertan sukaldatu ahal izateko, eskoletako sukaldeak berriro martxan jartzeko…

Guzti honen berri izan dezazuen, pare bat hormairudi jarri ditugu orain arte egin dugunaren informazioarekin eta argazkiekin. Bata, eskolako goiko sarreran dago, eta bestea jolastokian, aterpetik hurbil. Blog-ean ere baduzue denaren berri.

.Ekimen horretan asmo on eta eraikitzailez hartzen du parte jendeak. Beste ikastetxe batzuetako familiak ezagutu eta gai honekin lotura daukaten hainbat essperientzia partekatzeko aukera ere ematen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan  Gaizkarekin (Telf. 669838691) Isarekin (Telf. 657771670)

Bestalde, ekainaren 10erako,larunbata, Abadiñon familia giroko jaia antolatu da. Egun horretan, adin guztietako lagunok parte hartu, elkar ezagutu eta egun polita igaro ahal izango dugu.. Laster izango dugu egitaraua esku artean, data hori agendan apuntatzera animatzen zaituztegu!!

Boluntarioak beharko dira Zabalarrari egokitu zaizkion lanak aurrera eraman ahal izateko (makillaje  eta ile apainketa tailerrak, zezena…)Txandak egongo dira.

SASOIKOA ETA BERTOKOA!!!

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.