INAUTERI JAIA

Bihar, otsailak 21, inauteri jaia ospatuko da eskolan. Jaitxo hau arratsaldez ospatuko da eta ikasleentzako bakarrik izango da.

Otsailaren 24a astelehena jai eguna da, beraz, ez da eskolarik egongo.

Otsailaren 25ean, asteartea, jardunaldi trinkoa izango da eta umeak ez dira mozorrotuko.

Egun honetan honako ordutegi hau izango dugu:

. Sarrera: goizeko 9:00etan
. Irteera: etxera bazkaltzera doazenak 13:00etan

Jantokian lehenengo txandan bazkaltzen dutenak 14:00etan edo 15:00etan irteteko aukera izango dute. 2. txandakoak, aldiz, 15.00etan irtengo dira derrigorrez.

Jarduna ondo antolatzeko aurretiaz abisua idatziz eman mesedez. Gogoratu 2 eta 3 urteko ikasleak egun horretan ez dutela siestarik egingo.

____________________________________________________________________________________________

JANTOKIKO 1. TXANDAKO IKASLEAK (HH ETA 1. ETA 2 MAILA)

Umearen izena: _________________________________________________

Ordua: 14:00 15:00

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.