INDOOR MULTIABENTURA PARKERA TXANGOA

Guraso Elkarteak otsailaren 10ean, igandean, Basauriko Indoor parkera irteera antolatu du. Parke honetan 5 urtetik goragokoek, heldu zein umeek, (gutxienez 1,10 metroko altuera dutenek) jarduera ezberdinekin gozatzeko aukera izango dute: tirolinak, zirkuituak, puzgarriak, eskalada…

Txikien ordutegia:10:30-12.30 (Prezioa: Ume bakoitzak 4 euro).
Ume handien (8 urtetik gorakoak) eta gurasoen ordutegia 10:30-14:00 (Prezioa: Pertsona bakoitzak 8 euro). Ikusleek ez dute ordaintzen.

Informazio gehiago, www.knsocioyaventura.com orrialdean daukazue edota izena emateko egunean eskeiniko zaizue.

Izena emateko eta ordaintzeko eguna: Urtarrilaren 31n, ostegunean, IGEren gelan, 16:45etik 17:15era

Bertan ez dago tabernarik, baina badago gela bat etxetik ekarritako janaria jateko aukera eskeintzen duena.

Ez da autobusik egongo. 9:41ean irtetzen den trenean edo kotxe propioetan joango gara.

Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez IGEko emailera mezu bat bidali eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.

GOAZEN DENOK ABENTUREZ GOZATZERA!!!

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.