LAN BIKAINA LIBURU ERRALDOIAREN PROIEKTUAN

Urtero Durangoko Azokaren barnean Berbaro Elkarteak liburu erraldoiaren proiektua jartzen du martxan.

Aurten ere gure eskolak parte hartu du bertan, ipuin zaharrak berriztuz. Dirudienez gure ikasleen lana bikaina izan da eta honen ondorioz epamahaiak partehartzaile guztiak zoriondu egin dute imanginazioz beteriko ipuinak sortzearren.

Horregatik, egin duten lanagatik eta liburu erraldoiari eman dioten bizitasunagatik, liburu sorta bat jasoko du gure eskolak opari moduan. Liburu sortu hauikastetxerako izango da dugu, 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako liburuz osatutakoa izango da.

Horrez gain, epaimahaiak hiru lan aipatu ditu bereziki, eta horiek, sari gehigarri bat jasoko dute baita ere. Hauek dira lan horien egileak:

–          Durangoko Kurutziaga ikastolako LH 6.A

–           Zaldibarko herri eskolako LH 4.A

–          Durangoko Zabalarra ikastetxeko LH 6.B

Liburu sortak, Durangoko Azokako Saguganbara gunean banatuko dira ostiralean, abenduaren 4an, arratsaldeko 15:00tan.

ZORIONAK ipuingileak!!!

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.