OHARRA: IKASTURTE BUKAERA

Aurtengo ikasturte bukaera  ez ohikoa izanik  gogoratu nahi dizuegu ikasturte bukaera ekainaren 19an izango dela eta ikasleekin ordurarte lanean jarraitzen dugula .

Hiruhileko berezi honetarako mailako minimoak ezarri ditugu . Minimo hauek eskuragarri izan nahi dituenak, idazkaritzako emailera eskaera bidali eta emailez bidaliko zaizkio.

Ikasturteko informeak ekainaren 19an jasoko dituzue emailez

HHko familiak eta LH 6.mailako ikasleak eskolara etorriko dira egun zehatz baten beraien materiala biltzeko. Tutorea jarriko da kontaktuan zein ordu dagokion ikasle bakoitzari eskolan pilaketarik ez emateko.

Beste ikasle guztiak irailean egingo diote  gelari agurra eta bakoitzak bere gauzak jasoko ditu.

Ikasturte honetan bereziki eskerrak eman nahi ditugu familia guztiek eduki duten  jarrerari, partehartzeari eta gure jardueran eman duzuen laguntzagatik.

Eskerrik asko!!!

ZABALARRAKO ZUZENDARITZA TALDEA

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.