OLENTZEROREN ETXERA TXANGOA

Guraso Elkarteak abenduaren 1an, Igandean, Olentzeroren etxera (Izenaduba, Mungia) irteera antolatu du.

Bisita gidatuak 09:45 eta 10:15ean izango dira eta gutxi gora behera, bi orduko iraupena izango dute. Autobusa 8:45ean irtengo da Kurutziaga Ikastola aurreko geldiunetik.
60 eserleku daude, eta hauek izena ematen den ordena jarraituz beteko dira.

Azaroaren 20an, asteazkenean, izena eman eta ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etik 17:15era. 10€ pertsonako (sarrera+busa).
Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute sarrerarik ordaintzen, autobusa soilik (3€).

Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.