UMETXOENTZAKO ANTZERKIA SAN AGUSTIN KULTUR GUNEAN

0_8349_1_bis

Florschütz & Döhnert (Alemania). Txiki txikia festibala

Umetxoentzako antzerkia “Txiki txikia festibala”

2 PASE: 16:30etan eta 18:30etan azaroaren 21an

(4 €. Umetxoak bakarrik ordaintzen du. Berarekin datorren heldua doan. Oharra: gonbidapena eskatu beharko da txarteldegian afororik ez gainditzeko)

RAWNS

Florschütz & Döhnert (Alemania)

Jaustea erraza da, hegan egitea zaila. Baina,¿ etxe batek, aulki batek edo pertsona batek hegan egin dezakete? Rawums bidaia bat da grabitatearen herrialde harrigarrian zehar, non artistak erori eta hegan egitearekin jolasten diren, arina eta astuna antzerki fisikoaren joera poetikoeneraino eramanez. Zergatik jausten dira lumak goxo-goxo hareaz betetako zakuak danba jausten diren bitartean? Rawums-en ikusiko dugu nola zerua eta lurraren artean dagoen munduan den-dena posible den, baita hegan egitea ere!

“Txiki, txiki, txikia” Katalunian dagoeneko 11 urteko ibilbidea duen “El Més Petit de Tots” festibalaren senidetxo euskalduna da. Hura bezala hasi eta sendotzeko gogoz jaio zen, hala urte beteko ibilbidean koskortzen joan da, dagoeneko 8 herritara zabalduz. Aprobetxatu ezazue emanaldi ezberdinak herriz herri ikusteko eskaintzen dizuen aukera paregabea!

Zuzendaritza artisitikoa: Werner Hennrich
Antzezleak: Michael Döhnert y Melanie Florschütz
Koprodukzioa: Theater o.N./Zinnober y SCHAUBUDE Berlín

 

 

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.