Kaixo, familiak!!  

Datorren ekainaren 8an, 16:40etatik 17:10etara  Zabalarrako kamisetak, Sudaderak, Botilak… salduko dugu.

Prezioak:  

Kamisetak: 7€  

Sudaderak: 17€  

Helduentzako sudadera: 22€

Botilak: 6€

Eskertuko genuke dirua justo ekartzea.

Tokia:  

Karrajuan, erdiko atetik sartutan

Eskerrik asko

Partekatu

Gaur Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia ospatu da Labastidan.  Zabalarra Eskola, Landako Eskolarekin batera, autobusa antolatu dute bertaratzeko. Jai giro ederrean Euskal Eskola publikoaz harro gaudela aldarikatu dugu. Eskerrik asko jaiaren antolatzaileei eta eskolatik bidaia antolatu dutenei ere.

Partekatu

Jakingo duzuen bezala, aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia Labastidan izango da ekainaren 5an, igandean.
IGEkoek autobusa jartzea erabaki dugu. Durangotik goizeko 9:30ean irtengo da eta Labastidatik arratsaldeko 18:30etan.
Prezioa 3,5€koa izango da pertsonako.
Izena emateko eta ordaintzeko eguna: Maiatzaren 18an,
asteazkenean,karrajoan, 16:45etik 17:15era
EGUN DESBERDIN BAT IGAROTZERA ANIMA ZAITEZTE!!!

Partekatu

Maiatzaren 27an, Zabalarra eskolan, Desgaitasunarekiko sentsibilizazio eguna ospatuko da. Arratsalde horretan, eskola-orduak bukatu eta gero , jarduera eta jolas desberdinez gozatu ahal izango dugu.
Horrez gain, bertan egingo den merkatu solidariora etortzera gonbidatzen zaituztegu. Merkatua ahalbideratzeko oparitu nahi dituzuen jostailuak eta liburuak maiatzaren 18an eta 24an bilduko dira, 16:40etatik 17:20etara.
Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezkete posta elektronikoz discapacidadzabalarra@gmail.com
Anima zaitezte!

Partekatu

Zabalarrako botila berriak ditugu!
Eskegi ezazu motxilan eta eraman ezazu zurekin, zoazen lekura zoazela.
Uda honetan Zabalarra munduan zehar eramatea nahi dugu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Prezioa: 6€
Salmenta eguna: maiatzaren 6an Ordutegia: 16:35etatik 17:15etara Lekua: Eskolako erdiko sarreran.
Zuen zain egongo gara!
● Euria bada Karrajuan egongo gara

Partekatu