Pasa den igandean gure Eskolako txikiak eta handiak Olentzeroren bila joan ziren, eta baita topatu ere. Euren ilusioz betetako eskutitzak pertsonaiari eman zioten.
Ibilaldi polita egin zuten eta egun ederra igaro.
Beti bezala eskerrik asko antolatzaileei eta parte hartzaile guztiei.

Partekatu

Kaixo familiak

Hurrengo Azaroak 26, irteera bat egingo dugu Olentzeroren bila,  txoritxo batek esan doskunez Mugarra inguru hortatik dabil ikatzs egiten.
Zabalarran elkartuko gara 10:00etan eta txango bat egingo dugu.
San Andres Baselizara (1h30 gutxi gorab.)
Gutunak prestatu ia sortea dekogun ta berarekin topo egiten
dogun.
Animatu zaitezte!!
● 3€ ume bakoitzeko
● Erreserba eguna: Azaroaren 16an, 16:45etik
17:45era (eskailerak igotzen, kristaleran)
● Erreserba egitean bere familikoak gehi beste famili baten izens eman ahalko da
● Kopuru haundia izanez gero zozketa egingo da.
● Jente larregi ez pilatzeko, famili bakoitzeko
beharrezkoak diran helduak apuntatzea gomendatzen da.
● Euria eginez gero, jakinaraziko dizuegu non ta ze ordutan
izango dan.
● Norbaitek arazoren bat badeko oiñez joateko, komentau dezala

Partekatu

Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude.

Talonarioaren prezioa: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan). Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira.

Hartzeko egunak:

– Azaroak 6 eta 9ean. Karrajoan, 16:45etatik 17:45etara. Talonarioen salmenta bakarrik.
– Azaroak 14ean. Karrajoan, 16:45etatik 17:45etara. Talonarioak eta txartelak.
– Azaroak 14tik aurrera Lupetza eta Herria tabernetan edukiko duzue txartelak
erosteko aukera.

Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi barruan etorri, kontaktuan jarri
azaroaren 14a baino lehen loteriazabalarra@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

OHARRA: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela
(irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, eta abar…)

Partekatu

Guraso agurgarriak

Astearte eta asteazken honetan, urriak 24 eta 25, greba deialdia dela eta, goizeko zaintza zerbitzua mantenduko dela jakinarazten dizuegu, baina ez da eskolaz kanpokorik ezta kirolik egongo.

Besterik gabe, agur bat

Zabalarra Bitaño IGE

Partekatu

URRIAREN 26ean, OSTEGUNA

17:00etatik 18:00etara

ESKOLAKO LIBURUTEGIAN

GAI ORDENA

Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena(Eskolako Blogean eskuragarri)
23/24 ikaturteko ekonomibalantzea
23/24 Ikasturteko ekintzak (kirolak, eskolazkanpokoak, irteerak, ospakizunak eta bestelakoak)
Material kuota
Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidalizgero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN  ZAITUZTEGU.


OSO GARRANTZITSUA DA.

FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE  APROPOSENA DA.

Partekatu

Kaixo familiak.

IGEren bidez difusio kanal berri bat zabalduko dugu, informazio bide bizkorrago bat edukitzea nahi dugulako IGEtik datozen gauzen berri jakiteko.

Bidali WhatsApp mezu bat ALTA hitzarekin 688.625.238 (Zabalarrako udalekuetako zenbaki berbera) zenbakira eta gorde zure agendan.
Telefono zenbakia agendan gorde beharko duzu, bestela ez dira mezuak helduko.
IGEtik igorritako ohar guztiak jasoko dituzu zure mugikorraren WhatsApp bidez.

Partekatu

Aurten ere ipuin inklusiboak izan nahi ditugu gure liburutegian!!
Animatzen zarete ipuinak kontatzera??

Horretarako, inkluiso batzordearekin harremanetan jarri besterik ez duzue egin behar Inklusioazabalarra@gmail.com helbide elektronikoan.

Ikasten gozatzen dugu!

Partekatu

Kaixo familiak.

IGEren bidez difusio kanal berri bat zabalduko dugu, informazio bide bizkorrago bat edukitzea nahi dugulako eskolatik datozen gauzen berri jakiteko.

Bidali WhatsApp mezu bat ALTA hitzarekin 688.625.238 (Zabalarrako udalekuetako zenbaki berbera) zenbakira eta gorde zure agendan.
Telefono zenbakia agendan gorde beharko duzu, bestela ez dira mezuak helduko.

IGEtik igorritako ohar guztiak jasoko dituzu zure mugikorraren WhatsApp bidez.

Partekatu

Datorren Urriaren 24an, asteartea,  17:00etatik 18:00etara, eskola liburutegian

GAI ORDENA

– Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena (Eskolako Blogean eskuragarri)
– 23/24 ikaturteko ekonomi- balantzea
– 23/24 Ikasturteko ekintzak (kirolak, eskolaz kanpokoak, irteerak, ospakizunak eta bestelakoak)
– Material kuota
– Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU. OSO GARRANTZITSUA DA.
FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.

Partekatu