Kategoria: NOTICIAS
Kaixo familia
Datorren Urriak 6an, arratsaldean, ikasturte berri honi ongietorria egiteko jaitxo bat antolatzen ari gara.
Bertan zuen oporretako argazkiekin hormairudi bat sortu nahi dugu. Dagoeneko batzuk argazkiak bidali dizkiguzue eta asko eskertzen dizuegu baina familia gehiagoren parte hartzea behar dugu. Anima zaitezte eta bidalia oporretako argazki bat zabalarrakomunikazioak@gmail.com helbidera irailak 30a baino lehen. Horrela jaian egingo den bingorako kupoi bat lortuko duzue.
Eskerrik asko eta laster arte !!
IGE-ko Euskara Batzordea
Familia agurgarriak
Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu guraso-elkarteak zuen seme-alaben eskolaz kanpoko jarduerengatik
hilean ordaindu beharreko zenbatekoa handitzea erabaki duela. Urritik aurrera, hauek dira jardueren
prezioak:
- Urban dance, antzerkia, eskulanak, gimnasia erritmikoa, psikomotrizitatea: 15 euro
- Xakea: 17 euro
- Zientziaren ordua: 19,5 euro – Urte osoko 3 material-kuotak barne daude
- Kirolak: 20 euro
Honetaz gainera eskolaz kanpoko jarduera hauetan plaza libreak daudela adietazi nahi dugu, interesik duenarentzat :
- Urban dance – Astearteetan 16: 45etik 17: 45era – Lh1, Lh2 eta Lh3ko ikasleentzat
- Antzerkia – Ostegunetan 16: 45etik 17: 45era. Lh4, Lh5 eta Lh6ko ikasleentzat
- Antzerkia- Astearteetan 16: 45etik 17: 45era. Lh1, Lh2 eta Lh3ko ikasleentzat
- Gimnastika erritmikoa – Astelehenetan 16: 45etik 17: 45era. LH1 eta LH2ko ikasleentzat
- Gimansia erritmikoa – Asteazkenetan 16: 45etik 17: 45era. HH5 eta HH4ko ikasleentzat
Interesatuek idatzi extraescolareszabalarra@gmail.com helbidera ikaslearen izen- abizen, adin eta
mailarekin.
Agur bero bat
Eskolaz kanpo jarduerak
Kaixo familiak:
Irailaren 8an goizeko 8etatik 9etara hasiko gara, bai zerbitzu jarrairako (55E/hilean) eta baita egun solteetarako ere (5,5€/eguna).
Zerbitzu hau erabili nahi duenak mezu elektroniko bat bidalibehar du helbide honetara:
Kaixo familiak
Ekainaren 16ko goizean ospatu zen Eskolako jaialdian egon ez zinetenentzako atxikituta duzue jaialdiko bideoaren esteka, haurren emanaldiekin gozatu dezazuen.
Oharatarazi nahi dizuegu esteka hau publikoki partekatzea debekatuta dagoela bai eta bideo ere, adingabeen pribatasunaren legeari jarraituz.
uda ona pasa eta datorren ikasturterarte
Kaixo familia,
Ikasturtea amaitzear dago eta orain oporrekin gozatzeko unea iritsi da. Uda nola pasatzen duzuen ikusi nahi dugunez, mesede bat eskatzera gatoz: Atera argazki bat oporretan Zabalarrako kamiseta, txano, poltsa edo nahi duzuenarekin eta bidali helbide honetara:
zabalarrakomunikazioak@gmail.com
Argazkiarekin batera idatzi nortzuk zareten eta non zaudeten.
Bildutako argazki guztiekin ikasturte hasieran jardueraberezi eta polit bat antolatzeko asmoa daukagu.
ESKERRIK ASKO eta iraila arte!!!
IGE
Kaixo familiak
Ostiral honetan, ekainaren 16an, boluntario guztiek egindako tortillak eta bizkotxoak jasoko dira eskolako karrajoan.
Ordutegia honako hau izango da:
– GOIZEAN 08:45 – 09:15
– ARRATSALDEAN 14:45 – 15:15 // 16:15 – 16:45
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Gora Zabalarrako jaia!!!
Eguna: Ekainaren 12a,Astelehena
Ordua:18:00etatik 19:00ra
Lekua: Eskolako Liburutegia
Umezaintza zerbitzua egongo da
GAI ORDENA
– Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena (Eskolako Blogean eskuragarri).
– 22/23 ikasturteko ekonomi- balantzea.
– 22/23 ikasturterako ekintzen balorazioa (kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, ospakizunak, irteerak eta beste jarduera batzuk).
– Batzorde erreleboa.
– Iradokizunak, kontsultak, proposamenak… (zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira).
BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU, OSO GARRANTZITSUA DA.
FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.