Eskolan ere indarkeria forma ezberdinak gerta daitezke: umiliazioak, bultzadak, kolpeak, bazterketa, jazarpena…

Eskola sozializaziorako espazioa izanik indarkeria prebenitzeko espazioa ere izan behar du. Eszenatoki aproposa da ume eta nerabeei irakasteko:

  • Euren burua eta besteena defendatzeko gaitasuna.
  • Mina eragiten dutenari “gelditu” esateko gaitasuna.
  • Mota guztietako ezberdintazunak errespetatu behar direla eta ezberdina dena ez dela baztertu behar.

Zabalarra Eskolako Hezkuntza komunitatearen mezua hau da:

HEMEN EZ DA ONARTZEN BIOLENTZIARIK!!!

O  TOLERANTZIA O  URTETIK

INDARKERIAK EZ DU LEKURIK ASKATASUNEAN!!!

EZ EZETZ DA!!!

MOTA GUZTIETAKO TRATU TXARRAK EMATEA KOLDARKERIA DA!!!

Komunitatearentzat eskola espazio ziurra izatea oso garrantzitsua da; ikasleen sozializazio naturala biolentziarik gabeko izatea

 Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunean soinean zerbait lila ekartzea eskolara proposatzen dizuegu eta 16,00etatik 16,20ra ekitaldian parte hartzera ere, bertsoak entzunez eta abesti honegaz dantza egitera:

“Gorrotoa zure begiradan isladatzen da
ezintasuna dakarkit burura,
denbora luzez daramazu bakarrik
zulotik atera ezinik……IXILIK!!

gorrotoa zure begiradan mantentzen da
irtenbide bat bilatzeko ordua da,
aments gaizto hontatik esnatzen zara
goiza iritsi da ta!!!

Begi distiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,
ordua iritsida, eguna heltzear da
Berdintasuna nagusituko da egun batean
ez dago urruti, laster amaituko da…..
ZURE MOMENTUA IRITSI DA!!

Gure amatsa laster egi bihurtuko da,
orain arteko sufrimendua bukatzean
mundu berri bat hastear dagooooo
gogoratuuu….EZ ZAITZATEA ZAPALDU!!

Begi distiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,
ordua iritsida, eguna heltzear da
Berdintasuna nagusituko da egun batean
ez dago urruti, laster amaituko da…..

Begi distiratsu negarti horiek ez itzazu itxi,
ordua iritsi da, eguna heltzear da
Berdintasuna nagusituko da egun batean
ez dago urruti, laster amaituko da…..
ZURE MOMENTUA IRITSI DA!!

Partekatu