Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hau dela eta, egun hau aldarrikatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Zabalarran

Alde batetik, eskolako ume guztien 16:00etan dantzaldia egongo da egun horretan bertan

Bestetik, Guraso elkartearen Euskara Batzordeak eta 6. mailako familiek egitarau berezi bat antolatu dute Euskararen eguna ospatzeko, familia guztiarentzako arratsalde dibertigarria antolatu du.

 16:45 Kalejira patiotik, dantzaldia eta sorpresa

Jantziak: goiko partean zuria, bakeroak beheko partean, espata eta txapela

17:00 Txokolatada etxeko pastelekin

6. mailako ikasketa bidaiarekin laguntzeko

Eta abenduaren 5eanGaztañarre” ospatuko dugu. Urtero bezala 16:30etik aurrera gaztainak dastatzeko aukera izango duzue.

ZABALARRA ESKOLA PUBLIKOA EUSKERAREKIN BAT!!

 

ANIMA ZAITEZTE!

Partekatu

Guraso Elkarteko Euskara Batzordeak, Abenduaren 3an (Euskararen nazioarteko egunerako) 16:30etik aurrera jaialditxo bat antolatu nahi du. Bertan, besteak beste, pare bat euskal dantza ta kantu erraz plazaratu nahi ditugu. Horretarako umeen partaidetza behar dugu.

Nori zuzenduta dago?: Eskolako ume guztiei
Noiz eta non entsaiatuko dugu?: Azaroaren 19, 21, 26 eta 28an arratsaldeko 17:00etan Haur Eskolako sarreraren aterpean. (Ez da derrigorrezkoa entsaio guztietara etortzea).
Jaialdian dantzatzeko umeek zer eraman behar dute? Kamiseta zuria, praka urdinak, ezpata bat (kartoizkoa, goma ebazkoa…) eta edozein koloretako gerriko eta txapela.

ETOR ZAITEZTE AZAROAREN 19an EUSKARAZ ONDO PASATZERA!!!!

Partekatu

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Berbaro Elkartearen bitartez, Familian Euskaraz Olgetan programa berritua ipini du martxan.
Helburua da: familiako nagusiei baliabideak ematea umeekin batera euskaraz jolasteko, abesteko eta, azken finean, euskararen transmisioa olgetaren bidez lantzeko.
Zer egingo dugu: jolas saioak egingo ditugu 3-5 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzenduta.
Zelan egingo dugu:
– Ume guztiek pertsona heldu batekin etorri beharko dute.
– Parte hartze doakoa izango da, baina plazak mugatuak direnez, komenigarria da aldez aurretik izena ematea.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!

Partekatu

Badator korrika!!

Aurten ere Zabalarrako Guraso Elkarteak km erdia dauka eroista, eta Tabirakorekin konpartituko du.

Gure ibilbidearen zatia hau da: Zabale kalean Gurutze Gorriaren aurretik Kurutziagara arte.
Tabirakok hartuko du lehen eta bidegurutzean guk.

Zabalarrako euskera batzordetik proposatzen digute gure lekuko eramaleak Isa eta Sergio izatea, guk eskeini eta eurek pozik eramango dutela jakinarazi digute.

15.30ean Landakon elkartuko gara denon argazkirako. Jarraitu informazioa Korrika Durango webgunean.

Aro berriari KLIKA! KORRIKA !!

Partekatu

Martxan da Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunetan egingo den ariketa da eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburua.

Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu gura baduue, izen-ematea honako helbidean egin dezakezue:izenematea.euskaraldia.eus

Durangon, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta hara ere hurbildu zaitezkete.

Zer da Ahobizi eta Belarriprest izatea? Ikusi bideoa

Laster datoz San Fausto jaiak eta Durangon Euskaraldiak bere lekutxoa izango du.

Partekatu