Teknologia berri eta komunikazio bide berrien hazkuntzak dudak sortzen ditu familia barnean:

– Zein da teknologien erabilera seguru, osansungarri eta arduratsua?

– Genero- ziberindarkeria edo eskola- ziberjasarpenaren kasua antzematerik badugu?

Basque Cybersecurity Centre- etik Leire Lasuenek, haur eta lehen hekuntza magjisteritzan diplomatua denak eta PantallasAmigas erakundearen sortzaileak, formakuntzarako eta sentsibilizaziorako tailer bat eskeiniko digu, zeinetan ziberjasarpen eta genero- ziberindarkeriak, gehiegizko erabilera, online bidezko erosketak eta kontsumoa, zorizko joko eta online bidezko apostuak bezalako gaiak jorratuko dituen eta erabilera seguru bati eta gurasoen bitartekaritzaren inguruan aholku batzuk emango dizkigu.

Tailerra datorren asteazkenean izango da, otsailaren 20an, 17:00etatik 19:00etara Eskolako liburutegian.

Umezaintza zerbitzua edukiko dugu

Anima zaitezte zalantzak argitzera

Hitzaldira joango naiz
_____________________________________________________________________
Eta umezaintza zerbitzua beharko dut_______________________ urteko umeentzako

Partekatu

Zabalarrako guraso elkarteak helduentzako MUSIKOTERAPIA TAILERRA eskaini nahi dizue oraingo honetan.

Zer da musikoterapia?

Hitzak berak adierazten duen moduan, musika eta bere elementuen bidez, hau da, soinua, erritmoa, melodia eta armoniaren bitartez, gizakiaren ongizate fisiko eta emozionala bilatzen duen terapia da.

Musika ardatz harturik, komunikazioa, harremanak, aprendizaia, mugimendua, adierazpena… sustatzen laguntzen du.

Gure eguneroko erritmo azkarrari, parentesi edo tarte bat egiteko aukera ezin hobea duzue honako hau! Animatu eta eman izena.

Eguna: abenduak 18, asteartea

Ordua: 17:00

Iraupena: 2 ordu

Prezioa: 10 euro

Umezaintza zerbitzua egongo da.

Izena emateko whatsapp-a bidali zenbaki hauetara: 639196192 edo 645718843.

Izena emateko azken eguna ASTELEHENA izango da.

Partekatu

Eskola garaian dauden haurren eta euren familien kezka nagusienetariko bat, irakurketa eta horren ulermena izan ohi dira. Nola hurbildu haurrak irakurketara modu atsegin eta gozagarri baten?

Gogoz eta disfrutatuz irakurtzean askoz errezagoa da irakurketaren onurak lortzea. Plazerak arreta sakona sortarazten du eta irakurtzen duguna gure baitan geratzen da adimena eta emozioa nahastuz.

Eskolan eta etxean haurrak gozatzea, ikastea eta mundura zabaltzeko prestatu nahi baditugu, arrera berezia eskeini behar diogu irakurketari, bai etxetik, bai eskolatik ere. Elkarlanean arituz gero, arrakastarako aukerak gehituko ditugu.

Horretarako, GALTZAGORRI Elkarteko Saroa Bikandi haur literaturaren bitartekariak maiatzaren 30ean, 17,00tik 18,30era, euskeraz eskeiniko duen solasaldira gonbidatzen zaituztegu.

Prezioa 2€-takoa izango da.

Gai nagusiak honako hauek izango dira:

*Euskarazko kalitatezko liburuak nola eskeini.

            *Irakurketa bitartekari garenok, kasu honetan familiaren garrantzia.

Ume zaintza zerbitzua egongo da.

Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke, bidali mezu bate do Whatsapp-a Naza 639196192 edo Zuriñeri 645718843 datorren asteartea, maiatzak 29, baino lehen.

Maiatzak 28 eta 29an, arratsaldeko 16’30tik aurrera, guraso batzuk ipuina, istorioak… kontatzen egongo gara eskolako patioan. Parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Animatu eta hurbildu zuen umeekin! Ziur denok gozatuko dugula!

Partekatu

 

Datorren ostegunean, maiatzak 24, familientzako hitzaldi bat antolatu du Zabalarrako Hezkidetzako taldeak.

Gaia: “SEXU ANIZTASUNA”

Eguna: Maiatzaren 24an

Ordua: 17:30-19:30

Lekua: Zabalarra eskolako biblioteka

Zaintza zerbitzua eskainiko da.

ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!!

                                                                  Zabalarrako Hezkidetzako taldea

Partekatu

Umeren batekin eta larrialdi egoeraren baten aurrean gaudenenan nola jokatu behar den jakitea garrantzitsua da, baina orokorrean ez dakigu.

Durangoko Ambuibericako kideek horrelako egoera batean zer egin behar den jakiteko hitzaldia emango digute

Apirilaren 12an izango da, eskolako liburutegian eta arratsaldeko 5:00etatik 7:30etara

Gehienez 25 pertsona (izen-emate ordena errespetatuz) eta 2€ prezioarekin

Umezaintza zerbitzua egongo da

Joan nahi baduzue, bidali mezu bat edo WhatsAppa Naza 639196192 edo Zuriñeri 645718843 datorren asteartea, apirilaren 10a baino lehen

Partekatu

Bullying-a eta  genero-indarkeria guraso, irakasle, hezitzaile eta gure seme-alabekin harremanetan dauden pertsona orori kezkatzen gaituen gaiak dira

Gontzal Uriartek, arazo hauek errotik ateratzeko eta denon arteko hartu emanak ahalbideratzeko, zientifikoki probatuak dauden praktika berriak erakutsiko dizkigu.

Eskolako liburutegian, martxoaren 7an, arratsaldeko 5etan.

Hitzaldiak 2 ordu inguruko iraupena izango du. Umezaintza zerbitzua egongo da

 

Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke umezaintza zerbitzua eta lekua antolatzeko martxoaren 5a baino lehen.

“0 indarkeri 0 urtetatik” hitzaldira joango naiz .

  • Ez dut behar umezaintza zerbitzurik
  • Umezaintza zerbitzua behar dut

Umeen adina ————————————–

Partekatu

 “Barrerik gabeko eguna, galdutako eguna da” (Charles Chaplin)

Barreterapia barrearen bitartez onura emozional eta mentala sortzen dituen psikoterapia teknika bat da. Jarrera positivo lortzen, estresa gutxitzen, blokeo mental askatzen  eta Osasuna hobetzen laguntzen du, guraso zarenean ezin- bestekoa den gauza.

Amaia Reyes terapeuta egongo da tailerra ematen azaroaren 29an, asteazkena, 4.45etatik 6:435etara, Eskolako musika gelan

Tailerraren prezioa 15 €koa da eta 8 pertsonako gutxienekoa beharko da tailerra emateko

Apuntatu nahi baduzu jarri kontaktuan Naza (639196192) edo Zuriñerekin (645718843) Whatsapp edo SMS bidez      

 

ZATOZ BARRE EGITERA!!!

Partekatu

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean,

AZAROAK 25ean, DURANGOKO EZKURDI PLAZAN, 17:00etan,
II.EMAKUMEEN LASTERKETA 5KM

LEKUA ETA DATA
“Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” ezabatu behar dugun jarrera hori salatuz, gure kaleak kolore morez jantziko ditugu

Irteera eta helmuga: Ezkurdi Plaza
2017ko Azaroaren 25ean. Larunbata

● 16:45etan :1600 m. Testimoniala (pegatinakin).
Eskoletako neska- multilak.
Lasterketaren xedearekin bat egiten duten guztientzako

● Lasterketa Nagusia: 5 Km. (Dortsalarekin) Emakumeak soilik.
SARIAK
● Absolutoak.Emakumezkoak
● Beteranoak. Emakumezkoak ( 40 urte edo gehiago)
● Junior eta jubenilak
Beteranoen mailak, lasterketaren egunean emakume bakoitzak duen adinaren arabera finkatzen dira. Horregatik jaiotze eguna derrigorrez jarri behar da Inskripzio orrian.

IZEN-EMATEA

● LASTERKETA LABURRA 1600m.

Eskoletako neska-mutilak eta gizonak:
IZEN EMATEA: “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ” pegatina jasotzerakoan, 1€. Azaroaren 20tik 24era Andragunen edo egunean bertan 15:30etik lasterketa hasi baino 30minutu lehenago arte jasoko dituzte pegatinak

● LASTERKETA NAGUSIA ( 5 Km.)

www.kirolprobak.com 2016/ 11 / 24 arte , Eta ANDRAGUNEN azaroaren 21etik 23 arte: 10€
Egunean bertan, 12 € .

LASTERKETA NAGUSIAN IZENA EMATERAKOAN KAMISETA BAT EMANGO ZAIZUE EGUNEAN BERTAN DORTSALAREKIN BATERA.

 

Partekatu

“Beldurra eta haur ipuinak” – Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldiak Durangoko Bibliotekan
Aurten ere, Juan Carlos Alonso psikologoa egongo da bibliotekan, haurren garapen emozionalean, ipuinek duten garrantziaren inguruan hitz egiteko. 3 hitzaldi izango dira eta hauen helburua, guraso zein hezitzaileak ipuinek haurren beldurrak ulertzeko eta “gainditzeko” duten eraginaz kontzientziatzea eta egungo ipuinetan eta ipuin klasikoetan beldurra lantzeko moduan dauden desberdintasunak aipatzea izango dira.

18238753_1617674581606102_6670164643686625368_o.jpg

Partekatu