SORMEN TAILERRA:

Tailerrak eskaintzen duena:

Sormena, guztiok daukagun trebetasuna da eta bere garapena umeetatik ikasi dezakegu.

Eskulanen bidez, sormena sustatu eta sentimenduak adierazi daitezke.

Gauza berriak egiten ikasteaz gainondo pasatzen dute:

  • Materialak berrerabiltzea, birziklatzea.
  • Pintura-teknika desberdinak erabiltzea: ur-pintura, oihaletarakopintura, tenperak.
  • Erregelaz neurtzera, ebakitzea, itsagarria ondo erabiltzea.
  • Egurrarekin lan egitea: lixatzea, margotzea eta barnizatzea.
  • Josten ikastea: botoiak, orratzak eta barnizatzea.
  • Plantila desberdinak erabiltzea.

EMATEN DITUEN ETEKINAK:

  • Irudimena garatzea.
  • Komunikazioren adierazpena garatzea eta sozializazioa hobetzea.
  • Memoria lantzea eta gauza konkretu baten arreta jartzea.
  • Lasaitzen ikastea.
  • Erabaki propiaoak hartzea, horrela autonomia eta autoestima hobetuz.

TAILER MOTAK

Hurrengo tailerrak burutu daitezke,umeen adina oinarritzat harturik eta proposamen desberdinak jasotzeko prest egonik :

  • Mozorroak egitea.
  • Txartelak pertsonalak.
  • Argazkietarako markoak.
  • Kutxak
  • Egunerokoa
  • Marka orrialdeak.
  • Oihal-poltsak egitea, botoi jostea…

Urtearen garaiaren arabera ere, hurrengo tailerrak  egin daitezke:

  • SAN FAUSTOTAN :

Zapiak, apaingarriak, pin-ak , zintak, diademak, koadroetako oihal tipikoarekin edo Patxikotxuen irudiekin marrazkiarekin…

  • GABONETAN:

Gabonetako postalak,kartulinekin,purpurinekin, zuhaitzeko hostoekin,

Arboletarako edo oparitzeko eguberri- apaingarriak…

  • INAUTERIETAN:

Beraien ideia garatzea, mozorroak egitea,eurak dituen mozorroak  berrerabiliz berriak sortzea …

Azken finean,Sormen tailer honetatik umeen sormena eta irudimena garatzea izango litzateke azken helburua, jarraile batzuk irakatsiz beraien adierazpen artistikoa,teknika desberdinen erabilera,materialen erabilera egokia eta, bideratzen lagunduz.

ANTZERKI LABORATEGIA

Jaun andreak,  oihala irekitzen da!

Jarduera honek umeengan dituen onurak:

Ahozko adierazpena garatzeko laguntzen du eta haurren komunikazioa hobetzeko balio du (ahozkera, jarioa, argitasuna, hiztegia….).

  • Haurrek bere gorputzeko eta sentimendu-adierazpeneko kontzientzia hobetu dezakete eta honen bidez sentsazioak emanez, gorputzaren adierazpena garatzen dute.
  • Bere lagunekin dituzten harremanak hobetzen laguntzen du. Honetaz gain, helburu amankomun bat izango dute lanaren bitartez ikastea eta lan taldean aritzea. Batzuk beste batzuengandik ikasten dute danen lana antzemanez.
  • Umeek  bere emoziekin konektatzen ikasten dute eta bizi diren mundua ikusteko modu desberdinak eduki dezakete, antzezten duten pertsonaien lekuan jarriz eta, ondorioz, haien munduaren inguruko hausnarketa eginez. Guzti honeri esker umeek bere buruengan konfidantza izatea lortzen dute, suguruago sentitzen eta lotutasuna galdu.
  • Laeta naren iraunkortasuna ulertzen eta balioa jartzen laguntzen dieten. Hemen helburua ez da berehalakoa baizik eta bakoitzak lana egin behar du helburu jakin bat lortzeko behar den denbora erabiliz.

Sormena eta irudimena estimulatzen ditu, gaur egun hain garrantzitsua dena, gaur egungo jostailu gehienek ez baituzte ematen honeterako aukera. Irudikatzen diren lanetan zehar eta talde-lanaren umeek balio asko ikas ditzakete: berdintasuna, errespetua, kolaborazioa, erantzukizuna, konpromisoa, tolerantzia…

Lehen klaseak, taldea jada eginda, umeak hobeto ezagutzeko erabiliko ditugu, konfiantza hartzeko eta talde bezala jolasteko. Ariketak egingo ditugu lotsa galtzeko. Hurrengo klaseetan ahots ariketak eta gorputzaren ariketak egingo ditugu, gurasoen aurrean Eguberri baino lehen aurkeztuko dugun lana sortuko dugu.

Eguberrien ondoren ozen hitz egiteko ariketak eta jendearen aurrean hobe sentitzeko ariketak egingo ditugu.

Ikasturte amaiera lana sortuko dugu inprobisazio-jokoen bidez.

ESKULANAK:

SARRERA

Artisautza eta eskulanen mundua oso zabala da eta originaltasuna eta xehetasuna sortzen diren objektuetan datza mundu horren berezitasuna. Teknika eta material ezberdinak erabiliz, edozein objekturi ukitu pertsonala ematen ikasiko da.

Eskolaz kanpoko ekintzetan proposamen ezberdinekin frogatzen, ezagutzeko, garatzeko…nork bere burua ezagutzeko eta gozatzeko.

Eskulanak ikasleen artean elkarlana, irudimena eta euskararen erabilera sustatzea du helburu. Apartak dira hau guztia lortzeko, izan ere, balore ezberdinak jorratzeko aukera asko ageri zaizkigu.

HELBURU OROKORRAK

  • Irudimena eta sormena lantzea.
  • Sorkuntza eta eskulanetarako trebezia garatzea.
  • Autoestimua, atentzioa eta koordinazioa sendotzea.
  • Haurrak birziklatzearen teknikara hurbiltzea.
  • Eskulanen eremuak eskaintzen dituen aukera anitzak erakustea.
  • Zailtasunen artean hasi.
  • Autoestimoa landu.
  • Nork bere lana eta besteen lana errespetatu eta baloratu.
  • Sormena eta esku trebezia landu.
  • Egiten dauden lanaz gozatu.
  • Tailer bakoitzarekin baliabideak landu.
  • Sentimenduen adierazpena landu.
  • Nork bere lekua eta prosezua landu eta errespetatu.

SAIOEN METODOLOGIA

Haurrak jolastokitik batu egiten dira, txartel bat lepoan dutela, ilara bat egiten dute denok batera gelara igotzeko.

IGEren gela eskulanetarako erabiltzea erabaki da, beraz, bertanbeharrezko material guztia eskura daukagu.

Material guztia izateaz gain, haurrak kamiseta zaharrak dituzte gelan arropa ez zikintzeko. (Kamisetak aurreko urteetakoak dira eta bertan gordeta dauzkagu.)

Ordubeteko saioak dira, hauek amaitu ostean  ilara egin eta jolastokira jaisten dira.

ESKULANEN METODOLOGIA

Eskulanak gaika lantzen dira. Adinaren arabera eskulanak moldatzen

dira  eskulanak

URRIA

  • Materialarekin kontaktua ( margotu, itsatsi, moztu )
  • Ezagupen txartela Haloween ( karetak, musntroak ).

AZAROA

  • Material berriarekin kontaktuan, tenperak ( komuneko papel ruloak margotu, marrazkiak… )
  • Udazkena ( hostekin lanketa )
  • Liburu eta diska azoka (orriak markatzekoak, miniagendak.)

ABENDUA

  • Birziklapen materiala ( Kartoia, plastikozko platerak, tapoiak )
  • Gabonak (apaingarriak, gabonetako zuhaitza)

URTARRILA

  • Material berria: (artilea, plastilina…)
  • Negua( elurrezko panpina, algodoiarekin zuhaitza)

OTSAILA

  • Papiroflexia – Karnabalak

MARTXOA

  • Argazki markoa
  • Ponpoiak
  • Udaberria: harriak margotu, makarroiekin tximeletak…

APIRILA

  • Birziklapen jolasak
  • Plastilinarekin animaliak
  • Eskumuturrekoak
  • Harea poteak

MAIATZA

  • Play maisak
  • Buztinaren lanketa
  • Azken jarduera berezia : OGIA

Eskulanen ordena eta egiten denaren zailtasuna oso desberdina da taldearen arabera. Urtean zehar aldaketak egon daitezke, bakoitzaren erritmoaren arabera.

MATERIALA

Margoak

Manley

Rotulagailuak

Tenperak

Tizak

Artaziak

Pegamentoa

Orriak

Kartulinak

Zoka

Makarroiak, babak…

Pultsera apaingarriak Plastikozko platerrak Kartoia

Goma Eva

Fieltroa

Gometzak

Artilea

Silikona

Harriak

Hostoak

XAKEA

“Xakean, bizitzan bezala, jokaldirik onena egiten dena beti da.”

Xakea maila desberdinetan banatuta egongo da adinaren arabera.

Era desberdinetan erakutsiko da.Hau da:

Betiko xakea, jan jan xakea, peoien lasterketa damen pastela, oka xakea, piezak – pasa, kartekin xakea, xakea itxuan eta abar. Era desberdinak erabilita motibazio gehiago dago.

Lortu nahi diren helburuak:

  • Arrazoitzen ikastea.
  • Pentsamendu abstraktua hobetzea .
  • Kontzetrazioa
  • Beste pertsonekiko errespetua landuko da.
  • Zirrarei dagokienez, galtzen denean sentimenduak kontrolatzera abiatzea ikastea eta jakitea, garrantzitsua jokatzea eta hura ondo pasatzea dela haiei erakutsiz, irabaztea.
  • Talde-lana landuko da ere joko desberdinen eta jokoaren arauekiko errespetuaren bitartez.
  • Xakeak ikerketetan|estudioetan|ikasketetan lagun diezaieke, kontzentratzen lagunduko dielako.

Maila txikiena pieza guztien mugimenduak erakutsiko zaie. Mate errezak eta taktika apur bat. Maila goragoan mate batzuk, taktika eta estrategi desberdinak. Baina helburu nagusia xakearekin disfrutatzea izango da.

Eskolarteko xake topaketak ere egongo dira parte hartu nahi duenarentzako. Igande batzutan izaten dira eta hiru orduko iraupena izaten

MARGOGINTZA/MARRAZKETA

 KLASEAK 2018-19

Klase hauetan marrazketa eta margogintzako 9 eta 12 urte arteko ikasleei moldatutako oinarrizko ikasketak emango dira. Klaseak hiru hiruhilabeteetan banatuko dira.

1.HIRUHILABETEA (urria, azaroa, abendua)

Hiruhilabete honetan marrazketarekin hasiko gara gai hauek landuz batez ere:

  • Perspektibarako sarrera
  • Anatomia
  • Bodegoiak
  • Bolumena

Hau guztia gai interaktiboekin jorratuko dugu, hala nola paisaiak, marrazki bizidunak, animaliak…

Garrantzitsua izango da eskuak arintasuna hartzeko ariketak egitea umeak, gutxinaka, erregelarik gabeko marra zuzenak egiteko haien kabuz eta, horrela, pultsuz egindako marrazketan adituak egingo dira. Horri esker, ikasle bakoitzak bere estilo propioa garatu ahal izango du.

2.HIRUHILABETEA (urtarrila, otsaila, martxoa)

Kurtsoaren etapa honetan, eta orain arte emandakoa kontuan hartuta (lehen hiruhilabetean ikasiak), margolaritzaren oinarriekin hasiko gara.

Ikasiko dugun lehena  koloreen nahasketa izango da, kuadro kromatiko batekin, ikasleak kolore gamen munduan sartzeko. Gero margolan batzuk egingo ditugu argi-ilun teknikarekin, hau da, argazki baten itzalak eta argi fokuak bananduz.

Hiruhilabete hau amaitzeko, 2-3 azkenengo klaseak akrilikoz egindako kuadro bat egitera emango ditugu.

3.HIRUHILABETEA (apirila, maiatza, ekaina)

Azken hiruhilabete hau akuarelak erabiliko ditugu, honekin ura eta pigmentuaren mailak kontrolatzera ikasiko dute margolan bat egiterako orduan.

Orain arte ikasitako guztia praktikan jarriko dugu: Marrazkiak, margolanak akriliko eta akuarelekin egingo ditugu. Hiruhilabetearen amaieran lan libre bat egingo dugu, horrela ikasle bakoitza nahi duen Gaia eta teknika aukeratu izan ahalko ditu.

GIMNASIA ERRITMKOA 2018-2019KO PROGRAMAZIOA

SARRERA

Jarraian, urtean zehar umeekin landuko diren ariketak eta erabilitako materialak azalduko dira era orokorrean eta haiekin erabiliko diren materialak.  Eskolako jarduera honen helburu printzipala jolasen, musikaren eta dantzaren bidez umeek gimnasia erritmikoa ikastea eta barneratzea da. Eskolako eguneroko klaseak aparte, honen moduko jarduerak oso onak dira haien kirol ahalmenak indartzeko.

Klase bakoitza adinari egokituta izango da.

SAIOEN METODOLOGIA:

Umeak ate printzipalean batu egingo dira 16:40 etan, klase guztia fila baten itxarongo dute irakaslea etorri arte. Ume bakoitza kirol arroparekin eta ilea koleta baten lotuta etorri beharko da klase bakoitzera. Gimnasia erritmikorako erabiltzen den gela, psikomotrizitate gela da, han musika ekipoa eta behar dugun materiala baitago (uztaiak, pilotak eta sokak)

Saio bakoitzaren iraupena ordu batekoa da. klasea hasteko zapatilak kenduko dira eta jarraian gelari 3 buelta ematen dira. Jarraian, gorputz osoko beroketa lantzen da eta ondoren, 10-15 minutu erabiliko dira malgutasuna lantzeko.

Ondoren jolasen bitartez malgutasuna eta erresistentzia landuko dira.

Abendu aldera, kurtso finalerako dantza prestatzen hasiko dugu eta horretarako klaseko azken 30 minutuak erabiliko dira.

Nire asmoa aurten bi dantza egitea izango da, talde bakoitza banakako dantza bat eta bigarrena, dantza orokorra talde guztien artean.

*Programazioaren ordena eta jarduerak aldatu daitezke eta desberdinak izan daitezke umeen erritmoaren arabera eta haien adinaren arabera.

 

PSIKOMOTRIZITATEA

NOLA LANTZEN DA?

Harreman psikomotrizitate saioak bereziki horretarako prestatutako gela batean izango dira, eta bertan jolas askea eta beraien larritasuna eta zailtasunak adierazten laguntzeko materiala izango dute. Material honek dituzten zailtasunak bizitzen lagunduko die, eta ahal den neurrian konpontzen, betiere psikomotrizitaren laguntzaz.

Saioak astean behin izango dira eta ordubetekoak, eta banakakoak izan daitezke, taldean eginda interesgarriagoak diren arren.

LANTZEN DIREN HELBURUAK

– Umearen garapen osoa ahalbidetu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

– Jolas askean aritzeko bidea eman, sentimendu, gatazka, emozioak eta jarrerak adierazten laguntzeko.

– Izan dezaketen edozein arazo (harremanetan, afektiboak, emozioen ingurukoak, korporalak, kognitiboak…) aurreikusi eta esku hartu.

ZER DA?

Harreman psikomotrizitatearen helburua haurraren berezko mugimenduaren eta ekintzaren bitartez haren garapen orekatua bultzatzea da, bere indar-eragile, fisiko, moral, afektibo eta kognitiboen beharrei erantzuna emanez.

ROBOTIKA [PDF]

 

INGELES LUDIKOA PROGRAMAZIOA 2018/2019

SARRERA

 

Ingelesaren irakaskuntza gero eta presenteago dago ikastetxeetan bigarren hezkuntza bezala. Gaur egungo ikasleek ingelesa beharrezkoa izango dute beraien etorkizunean. Horregatik, ezinbestekoa da adin txikietatik ikasten hastea, jokoen eta jarduera dinamikoen bitartez.

Ekintza honen helburua mintzamenean eta ingelesaren ulermenean trebatzea da, horretarako era askotako metodo ludikoak erabiliko dira, umeek hizkuntzarekin lotura emozional positiboa eta estua gara dezaten.

Praktika eta jolasa erabiltzen dira hizkuntzari beldurra kentzeko, kontzeptuak modu bisual eta dinamikoan ikasiko dituztelarik.

 

HELBURU OROKORRAK

  • Adin txikietatik ingelesaren irakaskuntza hobetzea.
  • Haurrak ingelesarekin lehen kontaktu bat izatea.
  • Ingelesa ikastearekiko jakin-mina bultzatzea.
  • Haurrak ingelesarekiko duten harremana handitzea eta interesa sortzea.
  • Ingelesaren ikaskuntza bultzatzea, jokoen eta errefortzu positiboen bidez.
  • Haurretan ingelesaren ikaskuntzarekin erlazionatutako trebeziak garatzea, eta hizkuntzaz disfrutatzea jolasen eta abestien bidez.
  • Ikasleak ekintza eta jolas dibertigarriak ingelesez egiten motibatzea.

 

METODOLOGIA

 

Umeak jolastokian batzen dira, eta ume bakoitzak bere txartela lepoan duelarik lerroan ikasgelara igotzen dira. Materiala klasean bertan prest egongo da.

Saioak ordu batekoak dira, beraz, bukatzerakoan, lerro bat eginez jolastokira jaitsiko gara.

Klasera sartzen garenean, lehendabizi irakaslea eta gure ikaskideak agurtuko ditugu esamolde hauek erabiliz:

  • Hello!
  • Welcome everyone, how are you? I’m fine, thank you!
  • Good afternoon!

 

SAIOAK

Metodologiari dagokionez, gai bakoitza lantzen denean, egiten diren ekintzak eta jokoak desberdinak izango dira, taldearen adinaren araberakoak, ariketa hauen zailtasuna ere desberdina izango delarik. Kontzeptuak ahalik eta bisualen eta dinamikoen lantzea da helburua.

Hauek dira landuko diren kontzeptuak:

URRIA:

  • Kaixo! (Aurkezpena).
  • Eguraldia, asteko egunak eta hilabeteak.
  • Eskola
  • Halloween (Trick or Treat!).

 

AZAROA

  • Udazkena
  • Formak eta koloreak.
  • Nire familia.

 

ABENDUA

  • Gabonak (Merry Christmas!).
  • Animaliak
  • Jolasak

 

URTARRILA

  • Negua
  • Nire etxea.
  • Nire gorputza.

 

OTSAILA

  • Inauteriak eta jantziak.
  • Emozioak

 

MARTXOA

  • Udaberria
  • Fruituak eta barazkiak.
  • Kirola

APIRILA

  • Aste Santua (The Easter bunny!).
  • Janaria

 

MAIATZA

  • Lanbideak
  • Garraio publikoak.

 

MATERIALA

– Margoak.
– Manley.
– Rotulagailuak.
– Tizak.
– Artaziak.
– Pegamentoa.
– Orriak.
– Kartulinak.
– Gometzak.

Partekatu