Eguna: 2019-06-18
Ekainaren 18tik aurrera jardunaldi trinkoa daukagu ,ordutegia honako hau izango da:
Sarrera: 09:00etan (edo 10:00 etan 2 – 3 urtekoak)
Irteera: Etxean bazkaltzen dutenak 13:00etan
Jantokian bazkaltzen dutenak, bakoitzak aukeratutakoaren arabera, 14:00 edo 15:00etan.
Egun hauetan HHko ikasleak goiko atetik irtengo dira eta LH koak beheko hesitik .
Ekainaren 21ean, ostirala, goizeko 10:30ean hasi eta 12:00ak arte, kurtso bukaerako jaialdia ospatuko dugu.
Uda zoriontsua opa dizuegu, ondo izan eta ostiralean, denok jaira!!
Gogoratu datorren ikasturteko lehen eguna irailaren 9a izango dela.
Aurkezpena 11:00etatik 13:00etara izango da.