Guraso agurgarriak
Egoera zail bat bizitzen ari gara, non arauak egunetik egunera aldatu egiten diren eta kirol jarduerak egoera honetan aurrera eraman ahal izateko IGEko batzarrean ondorengo erabakiak hartu dira:
– 2019-2020ko aktibitateen itzulerak hurrengoko asteetan burutuko dira. Hauek ez dita aurtengo kuotekin konpentsatuko.
– Eskola kirolaren gainean:
* Arau berriak kontuan izanda entrenamenduak azaroaren 2tik aurrera berriz hasiko dira. Taldeak azpitaldetan banatuko dira eta hauek asko jota 6 umekoak izango dira, entrenatzaile berdina mantenduz. Aurreko egoera berreskuratzen denean aurreko egoerara itzuliko gara eta horrela behin eta berriz.
* Egin beharreko ordainketen inguruan, hauek hile bukaeran egingo direla erabaki da, hurrengoko hilearen 5 baino lehen. Ordaindu beharreko kuota hilekoa izango da, baina Gobernu- erakundeek jarduerak bertan behera uzten badituzte, hileko kuotak aldatu egingo dira, ondorengo eskemaren arabera
– Hilean ez bada ezer bertan behera uzten: 18 € ordaintzen dira
– Hilean aste bat bertan behera uzten bada: 18 € ordaintzen dira
– Hilean 2 aste bertan behera uzten badira: 9 € ordaintzen dira
– Hilean 3 aste bertan behera uzten badira: 9 € ordaintzen dira
– Hilabetean jarduerarik ez badago: ez da ezer ordaintzen
Beraz, urrian ordaindu beharreko kuotak horrela gelditzen dira: ATLETISMOKOAK 18€ ordaintzen dute, BESTE KIROL JARDUEREK 9€.
Hile bukaeran ordaintzeko erabakia kurtso honetarako soilik izango da, normaltasun batera itzultzen garenean aurreko arauetara itzuliko gara. Dena den, aurten hórrela egitea erabaki da itzulketak eragozteko, beraz gurasoei laguntza eskatzen dizuegu ordainketak ezarritako egunetan egiteko, kuoten ordainketen kontrola errazteko.
* Gogoarazten dizuegu jarduerarekiko hartutako konpromezua, norbaitek aurrera jarraitzea ez baldin badu nahi abisatu mesedez azaroaren 5 baino lehen.
* Protokoloa betetzea eskatzen da eta bertan dauden neurriak umeei azaltzea.
* Jakinarazten dizuegu ere neurri berriekin talde gehienak osaturik daudela.
Guzti honen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu harremanetan jarri honako posta elektronikoan:
zabalarrafinantzak@gmail.com
zabalarrakirola@gmail.com