“Hitzari Gorazarre” zikloaren barruan, 9-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza interesgarri bat dago Durangoko Udal Bibliotekan azaroaren 12an, 11,00etan.
Komentukaleko sarreran dagoen plazatxoa bilgune gisa ulertuta, hozkailu bi jarriko dira. Elementu horiek izango dira ekintzaren oinarri fisikoa, eta imanak jarriko dira hitzekin jolasteko. Ideia nagusia biblioteka bibliotekatik ataratzea da, eta egunerokotasunezko ekintza baten bidez, hala nola, hozkailu baten oharrak idaztea irakurzaletasunean murgiltzeko ekintza ludiko eta dinamikoa bihurtzea.
“Hitzari Gorazarre” zikloak omendutako idazleetako baten –Shakespeare, Cervantes, Kirikiño eta Txirrita- testu bat abiapuntutzat hartuta, imanek ahalbidetzen dituzten “jarri-kendu” dinamikak garatuko dira. Hitzekin jolastuz, partaideak prozesu sortzaile baten murgilduko dira, eta testu jakin batetik abiatuta euren ekarpen propioak egingo dituzte. Prozesu kolektiboan garatuko da ekintza, eta taldeka, denek batera parte hartuko dute.
Ekintza honen helburuak, besteak beste, omendutako idazle hauen testuak hurbildu eta ezaguteraztea, irakurzaletasuna suspertzea eta sormena bultzatzea dira.
Parte hartzeko izena eman beharra dago hurrengo lotura honetan: https://goo.gl/forms/3tDHOe5ETKGmzfvn2