Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxak “Familian euskaraz jolasean” izeneko egitasmoa jarriko du martxan irailan.
Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Durangoko leku ezberdinetan.
Gure eskolan irailaren 28an, egingo da saioa, 17:00etatik 18:00etara. Eta urriaren 10 eta 11n Ezkurdin izango da ordu berean.
Jolas saioak 3-8 urte bitarteko haurrek eta beraien familiek parte hartzeko prestatuak daude.
Anima zaitezte!