Zabalab emandako jakituriaz hornitu beharrean sormenerako egoerak sortzeko esperimentu bat da. Ikasteko libre eta kolaboratiboak diren beste ingurune batzuk sortzeko interesak bultzatuta dator.
Diana Francok, proiektuaren sortzaileak eta Zabalarrako guraso denak ikasketa librea erraztea proposatzen du, partekatu eta egin, modu inklusibo batetik hasita, galderak egin, frogatu eta akatsak egitea onartzen duena.
12 saiotan zehar lehengo esperientzia bat garatuko da: TRAMANKULU MARGOTZAILEAK egitea
Elektronika, argia eta kolorea eta mekanikarekin esperimentatuko gara Tramankulu Margotzaileak egiteko. Egitea lortzen dugunarekin Eskolako jaialdian mural bat egingo da tramankuluak erabilita eta gainontzeko familiei zer egin den azalduko zaie.
Larunbatetan egingo, 11.00etatik 14.00etara eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzendua dago, guraso batek lagunduta.
Urtarrilaren 27an: Aurkezpen irekia//jarrera kodea + proiektuaren proposamena eta adibideak
Otsailaren 3 eta 17an: Elektronika errazarekin esperimentatuz
Martxoaren 3 eta 17an: Mekanika errazarekin esperimentatuz
Apirilaren 14 eta 28an: Kolorearekin esperimentatuz
Maiatzaren 12 eta 26an: Prototipatzen
Ekaineko saioak denon artean Eskolako jaialdirako proiektua garatzen jardungo gara.
Interesatua bazaude jarri kontaktuan Rebecarekin (6961414373) Whatsapp edo sms bitartez urtarrilaren 23a, asteartea, baino lehen eta proiektuaz gehiago jakin nahi izanez gerto sartu Zabalarrako blogean. Proiektua 15 plazakoa izango da eta precio 20 €koa.
Haur hezkuntzako beste seme- alabaren bat edukiz gero eta biekin egoteko beharra baldin baduzu haurtzaindegi zerbitzua egongo da, gehienez eguneko 10€gatik, behar duten familiek ordainduta
Zuen seme- alabek esperimentatzeko jakin- mina badute
animatu eta zatozte familian gozatzera!