Olentzero eta Mari Domingi prest daude datorren abenduaren 21ean gure eskolara heltzeko!

Egun horretan jaialdia egongo da eta arratsaldean ez da klaserik egongo.

Ordutegia honako hau izango da:

Sarrera: beti bezala: 9,00etan

Irteera: Etxean bazkaltzen dutenak: 13,00etan

Jantokian bazkaltzen dutenak 14,00etan edo 15,00etan

Egun horretan txikiek ez dute siestarik egingo. Bestalde, ostegunerako, eskolan siesta botatzen duten umeek poltsa bat ekartzea komeni da, manta eta izara eramateko.

Egun honetan ikasleak baserritar edota praka urdina, alkandora/kamiseta zuria eta koadrodun zapiarekin jantzita joan daitezke.

OHARRA: Txapelak eta zapiak izena jarrita izan beharko dute eta 2 eta 3 urtekoei gerrikoa, azpikogona eta abarkak ez janztea gomendatzen dute iralasleek

Partekatu

Guraso Elkarteak Abenduaren 7an, ostirala, Legazpiko Mirandaola baserrira
irteera antolatu du. Han bi jarduera burutuko ditugu:

1. OLENTZEROREN GALTZERDIAK TAILERRA: Artzaintzaren
ekomuseoan ardien mundua ezagutuko dugu.(ordu bateko iraupena).
2. OLENTZERO IKAZKINA MIRANDAOLAN: Burdinola batera bisita, ipuin
kontalaria, Olentzerorekin berriketaldiak, gaztainak dastatzea… (beste
ordu bat).

Informazio gehiago www.lenbur.com orrialdean.
 IRTEERA ORDUA: 9:45 Kurutziaga ikastolaren aurreko geldigunetik.
 ITZULERA ORDUA: 14:15 Legazpitik.
 IZENA EMATEKO eta ORDAINTZEKO EGUNAK: AZAROAK 20 eta 21, 16:45etik 17:15era, IGEren gelan.
 PREZIOA: 10€ pertsonako (sarrera+autobusa).

55 jesarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik, autobusa bakarrik (3€).
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren
egokitzapenak egiten saiatuko gara.

Partekatu

Eskolako jaian ekainaren 22an arratsaldeko 17,00etan Zabalarra eskolako 1. Kirol
ginkana.
MARKATZAILE BARIK
HELBURUA: ZENBAT MINUTU EMAN DEZAKE ZABALARRA ESKOLAK KIROLEAN
ETENGABE?
AITA, AMA, UME..EDONORK HAR DEZAKE PARTE, ANIMATU ZAITEZTE!!
5 jokalariz osaturiko taldeak izango dira (berdin dio nagusi zein ume) eta jolastuko
dute horrela:
**futbol partiduak 10 minutu iraungo du (5 jokalari 5 jokalariren aurka).
**ping pong partidak 10 minutu iraungo du (talde bakoitzeko kide batek jolastuko
du puntu batera eta kaleratu ahala bere taldeko beste kide bat sartuko da)
**saskibaloi saio bakoitzak 10 minutu iraungo ditu (5 jokalari 5 jokalariren aurka)
**eskupilota partidak 10 minutu iraungo du (talde bakoitzeko kide batek jolastuko
du puntu batera eta kaleratu ahala bere taldeko beste kide bat sartuko da)

___________________________________________________________________________________
1º KIROL GINKANA ZABALARRAN
GINKANAN JOKALARI BEZELA JOLASTU NAHI BADUZU IDATZI ZURE IZEN ABIZENAK ETA EMAN
ANDEREÑOARI/MAISUARI HORRIA EKAINAREN 18a BAINO LEHEN.
UMEAREN IZEN ABIZENAK_______________________________________MAILA______________
AITA EDO AMA EDO……. NAHI BADUZU JOLASTU IPINI ZURE IZEN ABIZENAK:
_____________________________________ ZURE UMEAREN MAILA____________
_____________________________________ ZURE UMEAREN MAILA______

Ginkana kirola

Partekatu

Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du.
Aurten ekainaren 22an, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak,…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten bait da.
Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere pintxoekin, pastelekin eta gozokiekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.
Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ​ekainaren 13a baino lehen​. Zure datuak eta zurekin nola jarri harremanetan zabalarra@gmail.com helbidera edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.
Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta www.zabalarra.wordpress.com blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.

– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –

2018KO ZABALARRAKO FESTARAKO BOLUNTARIOAK
1. IZEN ABIZENAK
2. IZEN ABIZENAK
TELEFONOA
E-MAILA

  • Lagunduko dut jardueretan (tailerrak eta jolasak)
  • Tortila, tarta edo pastelak eramango ditut
  • Lagunduko dut beste gauzetan (antolaketa, garbiketa…)
Partekatu