Atzo lanean aritu ziren gure eskolako familiak “enplatada” bat eginez eskolako kanpoko hesian. Kartoizko platerekin lagunduta “Sukaldea behar dugu Zabalarran” leloa jarri zuten.
Denek jakin behar dute gure umeen osasunerako sukaldea behar dugula!!

Partekatu

Aurten ere Rio de Oro elkarteak  Sahara herriarentzat elikagaiak biltzeko kanpaina martxan jarri du.

Kanpaina 5 egunetakoa izango da urtarrilaren 14tik 21era egun horiek barne.

Batuko diren jakiak hauek izango dira: arroza, lekaleak, pasta, azukrea, hegaluzea oliotan eta sardinak oliotan. Beste alde batetik emakumeentzako konpresak ere jasoko dira.

Lagundu nahi baduzue idazkaritza ondoan dagoen kutxan utzi ditzakezue asteko edozein egunetan.

 

Partekatu

Olentzero eta Mari Domingi prest daude datorren abenduaren 21ean gure eskolara heltzeko!

Egun horretan jaialdia egongo da eta arratsaldean ez da klaserik egongo.

Ordutegia honako hau izango da:

Sarrera: beti bezala: 9,00etan

Irteera: Etxean bazkaltzen dutenak: 13,00etan

Jantokian bazkaltzen dutenak 14,00etan edo 15,00etan

Egun horretan txikiek ez dute siestarik egingo. Bestalde, ostegunerako, eskolan siesta botatzen duten umeek poltsa bat ekartzea komeni da, manta eta izara eramateko.

Egun honetan ikasleak baserritar edota praka urdina, alkandora/kamiseta zuria eta koadrodun zapiarekin jantzita joan daitezke.

OHARRA: Txapelak eta zapiak izena jarrita izan beharko dute eta 2 eta 3 urtekoei gerrikoa, azpikogona eta abarkak ez janztea gomendatzen dute iralasleek

Partekatu

Guraso Elkarteak Abenduaren 7an, ostirala, Legazpiko Mirandaola baserrira
irteera antolatu du. Han bi jarduera burutuko ditugu:

1. OLENTZEROREN GALTZERDIAK TAILERRA: Artzaintzaren
ekomuseoan ardien mundua ezagutuko dugu.(ordu bateko iraupena).
2. OLENTZERO IKAZKINA MIRANDAOLAN: Burdinola batera bisita, ipuin
kontalaria, Olentzerorekin berriketaldiak, gaztainak dastatzea… (beste
ordu bat).

Informazio gehiago www.lenbur.com orrialdean.
 IRTEERA ORDUA: 9:45 Kurutziaga ikastolaren aurreko geldigunetik.
 ITZULERA ORDUA: 14:15 Legazpitik.
 IZENA EMATEKO eta ORDAINTZEKO EGUNAK: AZAROAK 20 eta 21, 16:45etik 17:15era, IGEren gelan.
 PREZIOA: 10€ pertsonako (sarrera+autobusa).

55 jesarleku daude, ordaindu ahala beteko dira.

Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute ordaintzen sarrerarik, autobusa bakarrik (3€).
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren
egokitzapenak egiten saiatuko gara.

Partekatu