
Bizitzen ari garen egoera dela eta aurtengo Euskal Eskola Publikoaren jaia birtuala izango da. Ekainaren 7tik 12ra egitarau berezia izango dugu.
Sartu zaitez esteka honetan: https://bit.ly/2Mwg3o6

Aurtengo ikasturte bukaera ez ohikoa izanik gogoratu nahi dizuegu ikasturte bukaera ekainaren 19an izango dela eta ikasleekin ordurarte lanean jarraitzen dugula .
Hiruhileko berezi honetarako mailako minimoak ezarri ditugu . Minimo hauek eskuragarri izan nahi dituenak, idazkaritzako emailera eskaera bidali eta emailez bidaliko zaizkio.
Ikasturteko informeak ekainaren 19an jasoko dituzue emailez
HHko familiak eta LH 6.mailako ikasleak eskolara etorriko dira egun zehatz baten beraien materiala biltzeko. Tutorea jarriko da kontaktuan zein ordu dagokion ikasle bakoitzari eskolan pilaketarik ez emateko.
Beste ikasle guztiak irailean egingo diote gelari agurra eta bakoitzak bere gauzak jasoko ditu.
Ikasturte honetan bereziki eskerrak eman nahi ditugu familia guztiek eduki duten jarrerari, partehartzeari eta gure jardueran eman duzuen laguntzagatik.
Eskerrik asko!!!
ZABALARRAKO ZUZENDARITZA TALDEA
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako teknikariak teknologien erabilerari buruzko aholkuak eman digute bideo honen bitartez:
Dena den, beraietaz ezer behar izanez gero:
Deitu 94 620 05 20 telefonora
Idatzi gure email-era: prevencion.mdurango@bizkaia.org
Jarrai gaitzazu gure instagramean: @adikpreb
Eta youtube-n: adikpreb DurangaldekoPrebentzioa
Gauden egoeran, umeen irteerei buruz dagoen ez jakintasuna kontutan eukinda eta osasun eta segurtasun aldetik neurriak aurrera eramateko ezintasuna ikusirik, Zabalarrako IGEk aurtengo udalekuak ez egitea erabaki dau.
Dudaren bat euki ezkero, jarri kontaktuan email hontan zabalarra@gmail.com
IGEko Batzordetik, lehenik eta behin, egoera berri honetan denok ondo egotea opa dizuegu.
Bestalde, Apirilak 24an batzar birtual bat izan genuen eskolaz kanpoko ekintzei, kirolei eta azken hiruhileko kuotari buruz hitz egiteko. Idazki honen bidez, bertan hartutako neurri eta erabakien berri eman nahi dizuegu:
Amaitzeko, edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan: extraescolareszabalarra@gmail.com (eskolaz kanpoko gaietarako) eta zabalarrakirola@gmail.com (kirolekin zerikusia duten gaietarako).
Onena opa dizuegu eta laster elkar ikustea espero dugu
Gaur “ETXETIK ETXERA”, bertso saioa online zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Bertso saio hau, ikasleentzat, bereziki prestatu da.
Bertso saioan, bidalitako gaiei buruz abestuko dute bertsolariak. Animatu eta parte hartu!!!
Eguna: maiatzak 8
Ordua: 18:30ean hasita
Saioa zuzenean ikusteko lotura
Gaiak bidaltzeko, sartu hemen: labur.eus/zuregaiak
Ez galdu aukera eder hau eta gonbidatu zeuen ingurukoak ere!!!
Zabalarrako Berton Bertokoa taldetik osasuntsu egotea nahi eta nahi dugu, eta etxean daramagun hilabete luze hau zuen familiarentzat gogorregia ez izatea.
Egoera sozial eta sanitario larri honekin zerbait ikusten ari gara: hurbileko eta sasoiko produktuekin elikatzea giltzarrietako bat da osasuntsu mantentzeko eta gure ingurune hurbilenari laguntzeko (enplegua, ingurumena, etab.).
Beraz, aprobetxatu nahi dugu bertako ekoizleen zerrenda helarazteko. Ikusi duzuenez, denetarik aurki dezakegu: ogia, barazkiak, jogurtak, gazta, arrautzak, haragia eta abar ez daude denak, baina bai gehiengo handi bat.
Bertako denda eta saltokietan edo larunbatetako merkatuan eros dezazuen animatzen zaituztegu. Tokiko merkataritza erabiliz, gure bizilagunekiko eta ingurumenarekiko ekonomia bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatzen dugu.
Bestalde, esan behar dizuegu eskolak sukalde propioa izateko proiektua martxan dagoela eta Hezkuntza Sailaren esku. Hala jakinarazi ziguten martxoaren erdialdean. Zain egongo gara, berandu baino lehen gure eskolarako eta jantokia erabiltzen duten haur guztien osasunerako ezinbestekoa den zerbitzu hori izan dezagun.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskolan beti Berton Bertokoa proiektuari eman diozuen babes zabalagatik, eta laster elkar ikustea nahi dugu!

Durangoko Udalak ‘Haurren Eguna’ antolatu du ostiral honetarako
Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots kamioneta baten ‘barruan’ joango dira ‘ezkutaturik’, herriko umeak alaitu asmoz.
Bizi dugun amaigabeko konfinamenduan, umeak dira egoera honetan kaltetuenetarikoak. Hilabete baino gehiago daramate etxetik irten gabe, hori dela eta, Durangoko Udalak sorpresatxo bat eskainiko die eginiko esfortsua eskertzeko. Horregatik, ostiral honetan, apirilaren 24ean, ‘Haurren Eguna’ izango da Durangon.
Egun horretarako etxeko leiho eta balkoiak koloreztatzeko deia egiten die Udalak etxeko txikienei, izan ere, egunean zehar umeek sorpresatxo bat jasoko dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Durangoko kale eta auzoak zeharkatuko dituen kamioi baten barruan joango dira “ezkutaturik”, balkoi eta leihoetan egongo diren umeak alaitu asmoz. Kamionetaren atzeko partean, berriz, Karrika Antzerki Taldeko lagunak joango dira giroa berotzen.
Kalejira bi txandatan egingo da. Eguerdi partean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Modu horretara, ahalik eta durangar txiki gehiengoarenaga heldu nahi da.
Pailazo ezagunak “gordeta” ibiliko direnez, balkoi eta etxeetan gertatutako guztia #HaurrenEgunaDurangon hashtag-era igotzeko edo komunikazioa@durango.eus-era bidaltzeko eskatzen dute Udaletik, gero pailazoek eta gainontzeko herritarrek ikus ditzaten.
Pailazoez gain, egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu ditu Udalak. Egun osorako egitaraua egin nahi izan da beraientzat egun berezi izan daiten. Umeen eguna, hain zuzen ere! Beraz, atera puxikak, hondartzako toalla koloretsuak, mozorroak edota beste edozer eta girotu dezagun Durango!
EGITARAUA:
11:00etan: Zigor Iturrietarekin bazkaltzeko menua prestatu. Youtube/Durangoko Udala kanalean eta Udalaren sare sozialetan.
11:30ean Durango Irratian “Jan eta Kanta” Saioa umeei zuzenduta.
* 11:45ean Durango Irratian “Umeen Ahotsa”
12:00etan Azalerako ipuinak (Saroa Bikandi). Saioan parte hartzeko idatzi mezu bat biblioteka@durango.eus helbidera edo 626 73 41 67 Whatsapp zenbakira
12:00-14:00- IRRIEN LAGUNAK Kalejira Durangoko kale eta auzoak alaituz.
16:30ean Durango Irratian umeentzako musika Saioa
17:00etan Haurrentzako ipuin kontaketa “Durango Elkar Zainduz”ek antolatuta.
Miren Erdoiza. Youtube/Durangon Elkar Zainduz kanalean.
17:30ean Umeentzat Zumba Saioa Durango Kirolak-en Youtube Kanalean
18:00-20:00 IRRIEN LAGUNAK Kalejira Durangoko kale eta auzoak alaituz.
* Umeen audioak durangoirratia@durango.eus helbidera bidali beharko dira. Gaiak: Nola sentitzen zara? Zer botatzen duzu faltan?
2.- Berri Txarraken “Katedral bat”
eta
