Seguraski gutariko askok ez dugu erremediorik, baina eta…gure seme- alabek?

Nola lagundu dezakegu etxean euren bizkarra zaintzen eta etorkizuneko arazoak ekiditzen?

Datorren Martxoaren 7an, 17etatik 18.30etara, Carlos Casalek, stretching-ean aditua denak, eskola mailako ergonomiari buruzko hitzaldia eskainiko du, gure seme- alaben etorkizuneko ongizatea  hobetzeko.

Prezioa 4 eurokoa izango da, eskolako liburutegiko gehienezko 20 plazak bete arte.

Kontakturako pertsona: Belén 672415663 (whatsapp edo sms bidez)

Partekatu

Saski-baloia: Gernikan 5*5: Barrutia 04/05-Tabirako Zabalarra 04/05. 09:30etan

Eskolan 3*3: Tabirako Zabalarra 06/07-Begoñazpi Ikastola. 11:30etan

Futbol 5 Matienan : Traña-Matiena Herri Eskola 5º-Zabalarra 05-  09:30etan

Futbol 5 Maristetan: Zabalarra 06 – San Antonio Santa Rita. 10:30etan

Futbol 7 Arripausuetan: Zabalarra 04- Markina Artibai Alebin B 17:45etan

Partekatu

Ostegunean, Otsailaren 4ean, arratsaldeko 16:15etan, eskolako patioan, Eguen Zuri eta Santa Agedako koplak abesteko elkartuko gara.

Ondoren, 6. mailako ikasle eta familiakoek TXITXIBURDUNTZI bat antolatu dute ikasketa- bidairako dirua biltzeko; eta gero, txokolate eta tostada goxoak, betiko usadioan prestatuak

ANIMATU ZEUEN TOSTADAK PARTEKATZERA! Batzeko 14.30etatik aurrera 6. mailako ikasleen gurasoak egongo dira eskolako patioan

Hamen daukazue abestiak:

Santa Agedaren koplak

Eguen Zuriko koplak

ZEURE ZAIN EGONGO GARA! 

Partekatu