“Beldurra eta haur ipuinak” – Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldiak Durangoko Bibliotekan
Aurten ere, Juan Carlos Alonso psikologoa egongo da bibliotekan, haurren garapen emozionalean, ipuinek duten garrantziaren inguruan hitz egiteko. 3 hitzaldi izango dira eta hauen helburua, guraso zein hezitzaileak ipuinek haurren beldurrak ulertzeko eta “gainditzeko” duten eraginaz kontzientziatzea eta egungo ipuinetan eta ipuin klasikoetan beldurra lantzeko moduan dauden desberdintasunak aipatzea izango dira.
Kategoria: GURASOEN FORMAKUNTZA
Durangoko Udal Bibliotekan martxan jarriko da irakurketa klub berri bat “Euskaraz ere, errez!” izenekoa. Irakurketa klub honen helburua euskarazko liburuen irakurketa suspertzea da ohitura edo erreztasunik ez dutenen artean.
Lehengo saioa, urtarrilaren 27an 18:00etan izango da eta Asun Elorriagak dinamizatuko du.
Parte hartzeko, eman izena bibliotekan 946030041 telefono zenbakian edo liburutegia@durango.eus emailaren bitartez.
6 astetan zehar,ostegun guztietan otsailaren 8an hasita arratsaldeko 3etatik 4:30era ikastaro bat egongo da gurasoei zuzendua.
Teresa Alonsok honako gaiak jorratuko ditu:
- gaitasun sozialen garrantzia,
- entzutea,
- sentimednuan adierazpena,
- besteen sentimenduak ulertzea,
- arauak betetzea,
- porrotaren aurrean erantzutea,
- norberaren eskubideengatik borrokatu,
- negoziatu,
- partekatu,
- lotsa kendu,
- laguntasuna babestu,…
Apuntatu nahi izanez gero, bidali Whatsapp bat edo deitu 617.990.947 telefonorora (Miren) edo idatzi zabalarra@gmail.com posta elektronikora Abenduaren 23a baino lehen.
Kurtsoaren prezioa: 5 €
Urtero legez, José Mª Arguinzoniz pediatrak gaur egungo gaiei buruz ikastaroa bat emango du.
Maiatzaren 5a: Uda garaiko azaleko problemarik ohikoenak: Badakigu azala agresioetatik babesten? Problemarik nabarmenenak zeintzuk dira eta zelan ekiditu.
Maiatzaren 12a: Txertoak gora- behera…gainbegiratu orokorra. Txerto berrien agerpena dela eta, begiratutxo bat eman eta duten eraginkortasunari buruzko dudak azalduko ditugu.
Ikastaroa 15:00etatik 16:30etara izango da, gehienezkoa 15 pertsona izanda.
Ikastaroaren prezioa: 4 €koa egun bategatik eta 6 € bi egunengatik
Interesa duenak jarri kontaktuan Belenekin Whatsapp bidez: 672415663
Datorren apirilaren 19an arratsaldeko 17,00etan Institutoko Areto Nagusian Iñaki Irastorzak, Pediatriako Liseri eta Elikadura Unitatea eta Pediatriako Irakasle Elkartuak, haurren elikaduraren inguruko gezurrak eta egiak argituko ditu ‘Mi niño no me come’ kanpainaren barnean.
Landako, Zabalarra eta Institutoko guraso elkarteek antolaturiko hitzaldi honetan haurren elikaduraren inguruko gezurrak eta egiak argituko ditu ‘Mi niño no me come’ kanpainan eta “Presarik gabe, pausarik gabe eta eztabaidatu gabe jaten irakastea”-ri buruz hitz egingo da
‘Mi niño no me come. ¿Qué come mi niño?” kanpainak informazioa helarazi nahi die gurasoei, irakasleei eta eskolako jantokiko langileei. Xede nagusia da haurren elikadurari buruzko gezurrak, egiak eta gomendioak argitzea
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/es/preview/-/journal_content/56/10136/4961633/1324421
Seguraski gutariko askok ez dugu erremediorik, baina eta…gure seme- alabek?
Nola lagundu dezakegu etxean euren bizkarra zaintzen eta etorkizuneko arazoak ekiditzen?
Datorren Martxoaren 7an, 17etatik 18.30etara, Carlos Casalek, stretching-ean aditua denak, eskola mailako ergonomiari buruzko hitzaldia eskainiko du, gure seme- alaben etorkizuneko ongizatea hobetzeko.
Prezioa 4 eurokoa izango da, eskolako liburutegiko gehienezko 20 plazak bete arte.
Kontakturako pertsona: Belén 672415663 (whatsapp edo sms bidez)
Datorren abenduaren 3, 10 eta 17an, 15,00etatik 16,30etara “Discurso materno” hitzaldia egongo da Zabalarra Eskolan Jon Fernandez psikologoaren eskutik.
Prezioa: 7€/pertsonako gehienez 15 pertsona taldean.
Interesaturik bazaude jarri kontaktuan Belenekin SMS edo Whatsapp-aren bidez 672415663 telefono zenbakian