Zabalarra eskolan ostegunean, ekainaren 15ean, arratsaldeko 4:30etatik aurrera elkarbizitza urraketa larria gertatu ondoren, Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokiko kideen hausnarketa eskola komunitateari heldu arazi nahi diogu:
Gure Hezkuntza proiektuan jasota dagoen bezala aniztasuna honela ulertzen dugu:
-
Eskola publikoa izanik, aniztasuna ardatz harturik, ezelango diskriminazio barik, aukera berdinak eskaintzen dituen eskola inklusiboa, konpentsatzailea, akonfesionala eta hezkidetzailea
Horregatik Eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokia osatzen dugun guraso, irakasle eta langile ez irakasleon ordezkariok zera adierazi nahi dugu:
- Eskolak, sozializaziorako espazio bezala, indarkeria prebenitzeko espazioa ere izan behar duela eta indarkeria forma ezberdinak gaitzetsi behar dituela: umilazioak, bazterketak, irainak …
- Ezberdintasunak errespetatu behar direla eta ezberdina dena ez dela baztertu behar. Eskola komunitateko edozein kide erasotzea komunitate osoa erasotzea
- Gatazkak modu eraikitzailean konpontzeko bideak integratu behar ditugula gure eskola giroan: pentsatuz , entzunez , elkarrekin hitz eginez, negoziatuz, …
Amaitzeko datorren ikasturtean ere ildo beretik lanean jarraitzeko konpromiso irmoa dugula adierazi nahi dizuegu.
Zalantzak argitzeko Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokiko kideengana jo dezakezue.
Durangon 2017ko ekainaren 22an
Zabalarra eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza Behatokia
ELKARBIZITZA-HEZKIDETZA BEHATOKIKO KIDEAK
Zuzendaritza taldetik | Izaskun Duñabeitia
Fatima Sarriugarte |
Gurasoen estamendutik | Itziar Cearreta
Mariam Nafiai Rebeca Díaz |
Irakasleen estamendutik | Inma Rodriguez
Mariaje Zabala |
AZP | Xaber Kerexeta |
Hezkidetzako OOGko arduraduna | Iratxe Perez |
Jantokiko arduraduna | Ane Belaustegi |