ZER DA GURASO ELKARTEA?

Eskolako familien partaidetza organo nagusia da. Funtzio garrantzitsua betetzen du eskolan, familien parte-hartzea ere ezinbestekoa baita hezkuntza bateratua eramateko.

ZABALARRA BITAÑO GURASO ELKARTEA

NOLA FUNTZIONATZEN DUGU?

Guraso elkarteak zuzendaritza batzorde bat dauka, zuzendaritza batzordea hilean behin batzen da eta urteko ekintza ezberdinen antolaketan egiten du lan. Zuzendaritza batzordearen erdia urtero aldatzen da sartzen diren kide berrien egonaldiak gutxienez 2 urtekoak direlarik. Azaroan eta Ekainean asanblada orokorra egiten da eskolako Bibliotekan eta kurtso horretako kontuak eta hurrengo kurtsoko aurrekontua eta programak onartzen dira. Asanbladara joan ahal izateko zaintza zerbitzua jartzen dugu.

Guraso Elkarteko batzarrak hilero ospatzen dira hileko lehenengo ostiraletan, arratsaldeko 15,00etan Eskolako Guraso Elkarteko gelan.

2018-2019 ZUZENDARITZA BATZORDEA:

– Lehendakaria: Gaizka Agirre

– Idazkaria: Sergio Franco

– Diruzaina: Leire Rekalde

– Eskola-Kirolaren antolaketa-koordinazioa: Egoitz Gerrikabeitia, Amaia Martin eta Ane Mugerza

– Eskolaz kanpoko jardueren koordinazioa: Monika Garcia, Cristina Ruiz eta Laura Jul

– Eskola kontseiluan guraso elkartearen ordezkaria: Leire Rekalde.

– Zuzendaritzakoekin harremanak: Gaizka Agirre, Sergio Franco eta Leire Rekalde

– Gurasoen Formakuntza: Naza Zamalloa eta Zuriñe Cantalapiedra

– Euskara Batzordea: Oihane Kortazar, Naza Zamalloa, Zuriñe Cantalapiedra eta Gaizka Agirre

– Berton Bertokoa: Isa González eta Gaizka Agirre

GURE HELBURUAK: 2018-2019

– Eskolan gure elkartearen presentzia bermatzea eta Guraso Elkarteko jardueretan gurasoen parte hartzea handitzea. Adibidez, ikasturtean zehar antolatzen diren ekitaldi nagusietan (Gabonen inguruan, inauterietan,…) gurasoen inplikazioa handitu nahi dugu.

– Euskeraren erabilera  indartzea elkartearen barne eta kanpoko ekintzei begira. 

– Elkartekideen arteko komunikazioa hobetu nahi dugu. Honetarako web orrialdea eta sare sozialen erabilera handituz goaz.

Landako Eskolarekin elkarlana bultzatuko dugu Durangon dauden Eskola Publiko bien balibideak batuz 

– Hezkuntza esparru propioaren alde eta hezkuntza baldintzen hobetzearen alde antolatzen diren ekintzetan parte hartuko dugu.

ZER EGITEN DUGU?

Familiak bazkide izatea garrantzitsua dela uste dugu, familia bakoitzaren 10 €ko kuotari esker hurrengo ekintzak egiten baitugu:

– Eskolaz kanpoko eta Eskola Kirola ekintzak antolatu 

– Familientzako irteera kulturalak antolatu eskolako jarduerak osatuz.

– Familiei zuzendutako hitzaldiak eta tailerra antolatzen ditugu

Eskolak dituen betebeharretan lagundu:  6. mailako bertsolaritzako ikasgaia ordaintzen dugu

– Berton Bertokoa egitasmoaren kideak gara eta proiektuaren helburutariko bat Zabalarra Eskolarako sukaldea izatea da bertan bertoko produktuak sukaldatzeko eta konsumitzeko.