IRAKURLETASUNA ZELAN BULTZATU???

Eskola garaian dauden haurren eta euren familien kezka nagusienetariko bat, irakurketa eta horren ulermena izan ohi dira. Nola hurbildu haurrak irakurketara modu atsegin eta gozagarri baten?

Gogoz eta disfrutatuz irakurtzean askoz errezagoa da irakurketaren onurak lortzea. Plazerak arreta sakona sortarazten du eta irakurtzen duguna gure baitan geratzen da adimena eta emozioa nahastuz.

Eskolan eta etxean haurrak gozatzea, ikastea eta mundura zabaltzeko prestatu nahi baditugu, arrera berezia eskeini behar diogu irakurketari, bai etxetik, bai eskolatik ere. Elkarlanean arituz gero, arrakastarako aukerak gehituko ditugu.

Horretarako, GALTZAGORRI Elkarteko Saroa Bikandi haur literaturaren bitartekariak maiatzaren 30ean, 17,00tik 18,30era, euskeraz eskeiniko duen solasaldira gonbidatzen zaituztegu.

Prezioa 2€-takoa izango da.

Gai nagusiak honako hauek izango dira:

*Euskarazko kalitatezko liburuak nola eskeini.

            *Irakurketa bitartekari garenok, kasu honetan familiaren garrantzia.

Ume zaintza zerbitzua egongo da.

Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke, bidali mezu bate do Whatsapp-a Naza 639196192 edo Zuriñeri 645718843 datorren asteartea, maiatzak 29, baino lehen.

Maiatzak 28 eta 29an, arratsaldeko 16’30tik aurrera, guraso batzuk ipuina, istorioak… kontatzen egongo gara eskolako patioan. Parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Animatu eta hurbildu zuen umeekin! Ziur denok gozatuko dugula!

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.