Kirol- Ekintzen hasiera

Guraso agurgarriak,

Kirol jarduerak urriaren 19ko astean hasiko ditugu, bakoitzak bere ordutegiaren arabera.

Aurrerako emailean komentatu bezala, Covid-19 protokoloa eta protokoloaren onarpen orria atxikituta daukazue. Onarpen orri hau sinatuta entrenamenduko lehen egunean ekarri beharko duzue, hau gabe ezin izango dira entrenamendura sartu.

Aurtengo egoera dela eta, hona hemen garrantzitsuak diren ohar batzuk:
1- Puntualitatea ezinbestekoa da. Talde guztia  batera sartuko da eskolara. Egun horretan berandu etortzen dena eta bere taldea eskola barruan badago entrenatu barik geratuko da (salbuespenak kontuan hartuko dira).
2- Entrenatzailearen figura oso garrantzitsua da. Errespetua eskatzen dugu eta laguntza. Aurten ez du bakarrik entrenatuko,  baizik eta tenperatura hartu, desinfektatu…

3- Delegatu bat egon behar da. Entrenatzaileari ere lagunduko dio behar duenean. Tenperatura hartzeko, materiala desinfektatzeko, arazoren bat balego gurekin harrremanetan ipintzeko…

Egun horretan, ordua baino 10 minutu arinago elkartuko gara, protokoloaren onarpen orria batzeko, eta taldeko delegatu, ordezkari bat aukeratzeko.

Hau guztia ulertzen duzuelakoan, ondo izan,Zabalarra kirola

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.