Umeak oso arin hazten dira eta konturatu gabe hainbat gauza dauzkagu etxean pilatuta ezin ditugunak erabili. Adibidez: umeentzako jarrilekuak, bainuontziak edota erropak edukitzen ditugu agian beste familia batek erabili ahal dituenak.
Guraso elkartetik elkartasuna eta kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu, beraz elkar trukatzeko proiektu bat jarri dugu martxan eskolako familien arteko gauzak trukatzeko eta emateko aukera izateko. Horretarako iragarki taula bi egokitu ditugu (bata karrajoan eta bigarrena Lehen Hezkuntzako irteeran). Horrela dauzkagun gauzak oraindik ere erabilgarriak izatea eta behargabeko kontsumoa saihestea lortuko dugu.
Zerbait EMATEA eta TRUKEA egitea nahi dituzten familiek edota zerbaiten PREMIA dituztenak, eskatu, eman, edota trukea egin ahalko dute iragarki taulan eta blog-aren “Elkartasun txokoan” jarriz. Horretarako Iratxe (634 573 770) eta Evarekin (660 004 550) harremanetan jarri beharko dira edota email bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaliz. Haiek jarriko bait dituzte iragarkiak edota argazkiak.
Guraso elkarteak, (kasu honetan bere izenean Evak eta Iratxek), harremanetan jarri nahi diren familien arteko bitartekaritza lana egingo du. Ondoren familiek deitu edota whatsappeatu egingo dira behar dutena trukatzeko, gauza hauek ez dira gordeko inoiz eskolan. Hau dela eta, oso garrantzitsua da iragarkietan izena, telefono zenbakia edota email bat agertzea.
Benetan espero dugu ekimen berri honek harrera ona izatea familien artean eta danon artean ahalik eta lasterren bere fruituak ematea!!