Etxerako lanen gaiari buruz familiek dugun iritzia ezagutu nahi du BIGEk. Ikasleek zenbat denbora behar duten etxerako lanak egiteko, zer etxerako lan mota izaten dituzten… ezagutzeko eta gai hauei buruzko informazioa jakitzeko.

Informazio hori biltzeko inkesta bat prestatu dute, beheko estekan duzue. Inkestako galderak erantzuteko minutu batzuk eskaintzea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango da.

Etxerako lanei buruzko inkesta

Ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen gurasoei zuzenduta dago inkesta hau. Seme-alaba bakoitzeko inkesta bana bete behar da.

Informazio gehiago: Etxerako lanak

Partekatu