Saharar herriaren eta bere eskubideen alde lan egiten dugun Gobernuz Kanpoko Erakundea den  Rio de Oro Durangaldea gugana zuzendu da gure kolaborazioa eskatzen

Oporrak Bakean programaren berri eman nahi digute. Programa honek hainbat urte daramatza martxan, eta errefuxiatu kanpamenduetan dauden haurren beharrak gerturik ezagutu ondoren, elkarteko kideok Oporrak Bakean programari bultzada bat emateko beharra ikusi du

10-12 urte bitarteko haurrak uztaila eta abuztu bitartean errufuxiatu kanpamenduetatik aldendu eta gure artean egoteko familien bila ari dira.

Azken urteetan gero eta ume gehiago geratu dira errefuxiatu sahararen kanpamenduetan, harrera familia faltaren ondorioz, eta kanpamentu horiek infernu bihurtzen dira udako hileetan.  Horregatik nahi dute informazioa ahalik eta familia gehienetara zabaltzea.

Programa honek lau helburu nagusi ditu:

• Haurrak uda sasoian Saharako desertuan egoten den egoera klimatiko gogor eta jasanezinetatik aldentzea, tenperaturek 50ºC-ak gainditu ditzakete.

• Izan ditzaketen elikagai gabeziak, proteinena eta bitaminena batez ere, gainditu eta negu gogorrerako prestatzea.

• Beharrezko izan ditzakeen arreta medikuak jasotzea.

• Jendarte desberdin batek eskaintzen dituen kultura, hizkuntza eta balio desberdin batzuk ezagutzeko aukera izatea.

Rio de Oro Durangaldea Oporrak Bakean programa kudeatu eta sustatzearen arduraduna da aurten. 2017. urte honetan elkarte honek 3 proiektu desberdin garatuko ditu: • Oporrak Bakean: ume sahararrentzako harrera familiak udan. • Karabana Solidarioa: gizaldeko languntzaren bilketa eta bidalketa •

Harrera Kanpamendua: aniztasun funtzionala duten haurren kanpamendua, Izurtzan.

Informazio gehiago: Telefonoa: 676108794 Email: riodeorodurango@hotmail.com Web: riodeorodurango.com

VEP-02

Partekatu