Maiatzean zehar gurasook Zabalarrako jantokian gure seme alaben menua dastatzeko aukera izango dugu.
Ekimen hau Berton Bertoko dinamikatik datorkigu, jantokiko langileen eta IGE-ren parte hartzearekin, gurasoak jakin dezagun zuzenki nolakoak diren gure txikien jatorduak.
Honetan parte hartzen duzuenok, jantokian bertan bazkalduko duzue, eta menuaren kostua IGE-k bere gain hartuko du.
Parte hartzeko zera eskatzen da:
- Astebete lehenago parte hartze eskaria egitea eta eskolara ekartzea.
- Asteko edozein egunetan joateko aukera dago, baina ordutegi bakarrean, eguerdiko 13:30etan.
- Bazkalostean, inkesta labur bat burutzea.
* Eskari bakoitza, telefonoz baieztatuko dizuegu.
MENU-BALEA |
1.Bazkaltiarra Izen-abizenak |
2 Bazkaltiarra Izen-abizenak |
Telefonoa |
Bazkaltzeko eguna |