Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Berbaro Elkartearen bitartez, Familian Euskaraz Olgetan programa berritua ipini du martxan.
Helburua da: familiako nagusiei baliabideak ematea umeekin batera euskaraz jolasteko, abesteko eta, azken finean, euskararen transmisioa olgetaren bidez lantzeko.
Zer egingo dugu: jolas saioak egingo ditugu 3-5 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzenduta.
Zelan egingo dugu:
– Ume guztiek pertsona heldu batekin etorri beharko dute.
– Parte hartze doakoa izango da, baina plazak mugatuak direnez, komenigarria da aldez aurretik izena ematea.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!

Partekatu