ESKOLAKO KIROL JARDUEREN ORDAINKETAREN ARAUAK

Atletismo, Futbol, Karate, Multikirola eta Saskibaloia.

1.- IRAUPENA

Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira (8 hilabete). Hiru tartetan banatzen direlarik:

a) Urria.
b) Azaroa, Abendua.
c) Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza.
Ikasturtean zehar haurren batek kirolen batean hasi nahiko baluke aukerak aztertuko lirateke.

Edozein zalantzarik izanez gero kiroletako posta elektronikoa erabili zabalarrakirola@gmail.com.

2.- ORDAINKETAK

Tarte bakoitzaren 10. eguna igaro aurretik epe horretako kuota osoa ordaindu beharko da. Horretarako IGEaren kontu zenbakia eta adierazi beharrekoak errazten dizkizugu:

Entitatea: Kutxabank

K/K Zenbakia: ES16 2095 0397 5091 1100 1283

Kontzeptua: UMEAREN IZEN-ABIZENAK + JARDUERA

Jarduera guztiak hilean 18 eurotako balioa dute

Kuotak

Jarduera
Kuota
Atletismo, Futbol, Karate, Multikirola, Saskibaloia
18 € / hilero

● Urriko oradainketa (Urria) // Urriak 31 baino lehen // 18 euro ATLETISMOKOENTZA SOILIK
9 euro BESTE KIROLENTZAKO
● Azaroko ordainketa (Azaroa eta Abendua) // Azaroak 10 baino lehen // 36 euro KIROL GUZTIAK
● Urtarrileko ordainketa (Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, eta Maiatza) // Urtarrilak 10 baino lehen // 90 euro KIROL GUZTIAK
Guztira 144 (ATLETISMO) 135 (BESTE KIROLA) euro jarduerako, zenbateko osoa urrian ordaindu daiteke.

Kutxabank-en konturik ez baduzu, kutxabankeko bulego batean zuzenean kuota ordaintzeko aukera duzu. Ez emon izenik komisioa ez ordaintzeko, eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdin batean sartu umearen izen-abizenak adieraziz, horrela ordainketa haurrarekin lotuko dugu.

Ordainketa ez bada egiten, erreklamatuko dizugu, eta erantzunik jaso ezean haurraren BAJA suposatuko du.

Zenbateko osoa (144 euro) Urrian ordaintzeko aukera dago.

Ordainketen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu diruzaintza taldeari berri eman ahal diozu honako posta elektronikoan: zabalarrafinantzak@gmail.com

3.- ARAUAK

Guztia ahalik eta modu egokienean atera dadin, hurrengo arauak bete beharko dira:

● Puntualtasuna.
● Ikasle eta monitoreenganako errespetua.
● Arauak errespetatzea.
● Erabiltzen den materiala eta espazioa zaintzea.
● Jardunaldi trinkoko egunetan ez dira eskolazkanpo jarduerak burutuko.
Edozein zalantza, iradokizun izanez gero esandako bi posta elektroniko kontuak erabili:

● Jardueraren inguruan bada // Kirolen kudeaketa taldea // zabalarrakirola@gmail.com
● Ordainketen inguruan bada // Finantza kudeaketa taldea // zabalarrafinantzak@gmail.com

Partekatu