Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna da.
Aurten lelo hau aukeratu dugu: “Hamaika koloretako eskola, hamaika koloretako mundua”.
Horren bidez, guztiok desberdinak garela eta horrek aberasten gaituela islatu nahi dugu.
Eskolan hainbat jarduera egingo ditugu tolerantzia sustatzeko.
Hezkuntza-komunitate gisa, dauden sexu-aukera guztiak normalizatu behar ditugu, eta
intolerantziaren aurka borrokatu.
Sexualitatea, gure intimitatea adierazteko dugun modua da. Garenaren eta sentitzen
dugunaren eta ingurumenaren arteko elkarreraginaren emaitza da. Horrek esan nahi du ez
dagoela sexu-adierazpenaren modu bakar bat, gizon-emakumeen patroitzat hartzen dena,
baizik eta elkarreragin sexualeko patroi sorta bat dagoela, erabat baliozkoak eta naturalak.
Sexualitatea, beraz, pertsona osotik ulertu behar da, bere emozio-, afektibitate-, sexu-,
portaera- eta premia-adierazpenekin. Naturalizatzeko ahalegina egin behar dugu,
aurreiritziak, estereotipoak eta tabuak ezabatuz.

Partekatu