6. MAILAKO IKASKETA BIDAIA

Otsailak 28, arratsaldeko 16:30ean txitxiburduntzi eguna ospatuko da Zabalarra Eskolan.

Seigarren mailako ikasleek beraien azken bidaiako kostea murrizteko merkatu txiki bat antolatzea pentsatu dute.

Ekintza hau aurrera eramateko Zabalarrako guraso guztiei laguntza eskatu nahi digute etxeetan egoera onean daukaten edozein gauza eskatuz (jostailuak, liburuak, arropa…) beste umeren batek erabil dezan.

Lagundu nahi izatekotan seigarren mailako umeei ematea eskertuko genizueke eta horrela  egun horretan ume asko pozik ipintzea lortuko dugu.

Bilketa eguna eta ordua: Otsailak 19 eta 21 arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

Bilketa lekua: Zabalarrako gimnasioaren atean.

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.