ZABALARRAKO ABESTIA

Kaixo familia!!!

Ikasturte hasieran egindako jaialdian esan bezala, IGE-ko Euskara batzordekideok lanean ari gara Zabalarrak abesti propioa izan dezan. Dagoeneko Pirritx, Porrotx, MariMotots, beraien lan taldeak eta Joseba Sarrionandiak abestia sortua dute eta haurrak eskolan hau ikasten ari dira.

Ondorengo pausuak hauek izango dira:

– Martxoak 28an haurrek eskolan ahotsak grabatuko dituzte.
– Apirilak 24an eskolan bideokliparen grabaketa egingo da. Haurrak egun osoan zehar grabatzen ibiliko dira eta familien parte hartzea arratsaldez izango da. Egun horretarako guztiok dantza ikasita izatea nahiko genuke eta horretarako gurasoentzat entsaiuak Martxoak 28an, 30an, Apirilak 18an eta 20an 17:00tan egingo ditugu.
– Ekainak 1an bideokliparen aurkezpen jaialdia.
Aurrerago guzti honi buruzko informazio gehiago luzatzen joango gara baina
zalantzaren bat baduzue jarri gurekin kontaktuan:
zabalarraeuskerabatzordea@gmail.com

Proiektu honetan eskola komunitate osoa inplikatzea nahiko genuke:

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!!!!!

 

IGE-ko EUSKARA BATZORDEA

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.