Izena emateko epea ZABALIK dago, irailaren 14rarte, ostirala.
• Salbuespen egoera honetan, COVID 19, eskolako kirol jarduerak bertan behera geratzen dira, hori bai, gustatuko litzaiguke jakitea zenbat ume nahi duten hurrengo ikasturtean kirola egitea. Horrela, egoera hau aldatuz gero, dena antolatuta edukitzeko, talde kopuruak jakitea, entrenatzaile edo monitore kopurua jakiteko…
• Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar dituzte. Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak zer suposatzen duen jakitea
• Jarduera guztiak federatuak dira. Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
• Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren arabera.
• Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko.
• Ordutegiak hauek izango dira:
FUTBOLA:
3.maila: Astelehena eta asteazkena.
4.maila: Asteartea eta osteguna.
5. mailatik aurrera: Asteartea eta osteguna (aldaketak egon ahal dira futbol 7 da eta Tabiran egiten da). SASKIBALOIA:
Gurasoek aukeratuko dute. MULTIKIROLA:
Astelehena eta asteazkena. KARATE:
Asteartea eta osteguna. ATLETISMOA:
Ibaizabal ordutegiaren arabera.
• Zalantzaren bat izanez gero kontaktuan jarri ahal zarete zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoan.
Ikasturte honi begira hainbat aldaketa egin beharko ditugu Zabalarra eskolaren egunerokoan Covid19ari aurre egiteko.
Irakurri arretaz, mesedez, guztioi dagokigun informazio garrantzitsua baita.
Ikasleek ezin dute ikastetxera joan sukarra (>37ºC) badute. Horrek esan nahi du familiek eskolara iritsi aurretik tenperatura hartu behar dietela.
Pertsona bakarra joango da ikastetxera ikaslearen lagun, eskola-egunaren hasieran edo amaieran, eta, ahal den neurrian, pertsona bera izango da beti.
Garrantzitsua da, baita ere ,behin umeak hartuta, familiek eskolatik irtetea bai eguerdiz eta baita arratsaldez ere.
Ikasle guztiek izan beharko dute beren maskara, eskola-egunean erabiltzeko higiene-baldintzak bermatuko dituena.
Ikasle batek sintomak baditu eskolan, familiari jakinaraziko zaio eta COVID gelan itxarongo dio familiari; beraz, kontakturako beharrezkotzat jotzen diren telefono zenbakiak eman beharko dira (bat baino gehiago ematea gomendatzen da).
Ikasleak sintomak baditu etxean, familiak tutorea jakinaren gainean edukiko du eta aldaketa esanguratsuak jakinaraziko dizkio.
Familiak, ikasleak ikastetxetik kanpo egiten dituen eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa emango dio ikastetxeari, trazabilitate-arrazoiengatik eskatzen bazaio.
Familiaren eta eskolaren arteko komunikazioa telefonoz eta eskolako emailaren bitartez izango da.
Maila bakoitzak bere sarrera-irteerak izango ditu.Elkarguneetan irakasleak egongo dira eta ikasleei tenperatura hartu eta hidrogela banatuko die, Gurasoak umeak utzi eta hartzeko lekuak zehaztuta egongo dira eta, behin tutorearekin utzita, familiek eskola esparrua utzi beharko dute.
Ordutegi orokorra:
– Irailaren 7a aurkezpen eguna izango da eta ordutegia 11:00-13:00 izango dela gogoratzen dizuegu. Egun honetan hasiko da jantoki zerbizua.
– Irailaren 8,9,10 eta 11an goizeko ordutegia izango dugu: 09:00-13:00
– Irailaren 14tik aurrera ordutegia ohikoa izango da: 09:00-12:30 eta 15:00-16:30.
Ikasmaila bakoitzeko zehaztapenak:
HH:
HHko ikasle guztien sarrera-irteera lekua jantokiko atea izango da.
Talde bakoitzak bere elkargunea izango du txintxaunak dauden aterpean eta espazio hauek kartelekin zehaztuta egongo dira.
Oso garrantzitsua da zuen seme-alabei argi adieraztea elkargunean egon behar dutela irakaslearen zain eta beste taldeetako ikasleekin elkartzea saihestu behar dutela.
ORDUTEGIA ETA SARRERA-IRTEERAK
GOIZEKO SARRERA
ELKARGUNEA
Irailaren 7a
HH5 eta HH4
11:05
ATERPEAN
HH3
11:15
Ikasle berriak
11:30
SARRERA NAGUSIAN
EGUERDIKO IRTEERA
ELKARGUNEA
Irailaren 7a
HH5 HH4 eta HH3
13:05
SASKI BALOI ZELAIAN
GOIZEKO SARRERA
ELKARGUNEA
Irailaren 8,9,10 eta 11a.
HH5 eta HH4
9:05
ATERPEAN
HH3 eta HH2
9:15
EGUERDIKO IRTEERA
ELKARGUNEA
Irailaren 8,9,10 eta 11a.
HH5 HH4 eta HH3
13:05
SASKI BALOI ZELAIAN
GOIZEKO SARRERA
ELKARGUNEA
Irailaren 14tik aurrera
HH5 eta HH4
9:05
ATERPEAN
HH3 eta HH2
9:15
EGUERDIKO IRTEERA
ELKARGUNEA
Irailaren 14tik aurrera
HH5 HH4 HH3 eta HH2
12:35
SASKI BALOI ZELAIAN
ARRATSALDEKO SARRERA
ELKARGUNEA
Irailaren 14tik aurrera
HH5 eta HH4
15:05
ATERPEAN
HH3 eta HH2
15:15
ARRATSALDEKO IRTEERA
ELKARGUNEA
Irailaren 14tik aurrera
HH5 eta HH4
16:35
ATERPEAN
HH3 eta HH2
16:40
LH:
1., 2. eta 3. mailako ikasle guztien sarrera-irteera lekua sarrera nagusia, izango da kristalezko atea.
Maila bakoitzak bere elkargunea izango du saskibaloi zelaian eta espazio hauek kartelekin zehaztuta egongo dira.
4.,5. eta 6. mailako ikasle guztien sarrera-irteera lekua Haur eskola aurreko atea izango da.
Maila bakoitzak bere elkargunea izango du futbol zelaian eta espazio hauek kartelekin zehaztuta egongo dira.
Oso garrantzitsua da zuen seme-alabei argi adieraztea elkargunean egon behar dutela irakaslearen zain eta beste taldeetako ikasleekin elkartzea saihestu behar dutela.
ORDUTEGIA ETA SARRERA-IRTEERAK
Irailaren 7a
GOIZEKO SARRERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
10:55
FUTBOL ZELAIA
LH 3,2,1
11:00
SASKIBALOI ZELAIA
Ikasle berriak
11:30
SARRERA NAGUSIAN
Irailaren 7a
EGUERDIKO IRTEERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
12:55
ESKOLA AURREKO ESPALOIRA
LH 3,2,1
13:00
SASKIBALOI ZELAIRA
Irailaren 8,9,10 eta 11a.
GOIZEKO SARRERA
ELKARGUNEA
LH 4, 5,6
8.55
FUTBOL ZELAIA
LH 1,2,3
9:00
SASKIBALOI ZELAIA
Irailaren 8,9,10 eta 11a.
EGUERDIKO IRTEERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
12:55
ESKOLA AURREKO ESPALOIRA
LH 3,2,1
13:00
SASKIBALOI ZELAIRA
Irailaren 14tik aurrera
GOIZEKO SARRERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
8:55
FUTBOL ZELAIA
LH 3,2,1
9:00
SASKIBALOI ZELAIA
Irailaren 14tik aurrera
EGUERDIKO IRTEERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
12:25
ESKOLA AURREKO ESPALOIRA
LH 3,2,1
12:30
SASKIBALOI ZELAIRA
Irailaren 14tik aurrera
ARRATSALDEKO SARRERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
14:55
FUTBOL ZELAIA
LH 3,2,1
15:00
SASKIBALOI ZELAIA
Irailaren 14tik aurrera
ARRATSALDEKO IRTEERA
ELKARGUNEA
LH 6, 5,4
16:25
FUTBOL ZELAIA
LH 3,2,1
16:30
SASKIBALOI ZELAIA
ZERBITZUAK:
ZAINTZA ZERBITZUA
Covid-19ak eskatzen dituen segurtasun neurrian baitan bizikidetza taldeak osatuko ditugunez (talde burbuilak), zaintza zerbitzurik ez da eskainiko aurten.
JANTOKIA
– Lehenengo astean (eskolak goizez direnean), eskolako jantokian bazkaltzen dutenek 12:30-15:00 bitartean bazkalduko dute eta ondoren, beraien zaintzaileekin, dagokien espaziora joango dira. Beti ere, taldea eta maila zainduz, beste mailekin kontaktua ekidinez.
HH
IRTEERA
ELKARGUNEA
HH5 eta HH4
15:05
ATERPEAN
HH3 e
15:10
Bazkaltzeko 3 txanda egongo dira:
1 Txanda
HH2-HH3-HH4-HH5urte
12:30-13:15.
2 Txanda
LH 1,2,3 mailak
13:30-14:00
3 Txanda
LH 4.5.6 mailak
14:15-14:45
Ikasle bakoitzak bere mailari dagokion lekuan bazkalduko du. Bazkaldu ostean, bere mailari dagokion espaziora joango da zaintzaileekin, eta bertan egongo da arratsaldeko klaseak hasi arte.
Adi! Eskolaz kanpoko bestelako jardueretara doanakbere mailari dagokion ordutegian bazkaldu beharko du.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Hezkuntza departamenduaren jarraibideak iritsi arte ez dira antolatuko.
IGEko finantzen batzordeak adierazi duenez eskolaz kanpoko eta kirol ekintzen apirileko eta maiatzeko dirua noiz eta nola itzuliko den noiz jakinarazi nahi dute, aurreko ohar batean adierazi zuen bezala.
Datorren irailean, adierazi duten bezala, ikasturtea hasi bezain pronto, eta COVID 19arekin eragozpenik ez badago, formulario bat bidaliko da familietara. Bertan familia bakoitzak eskatuko du diruaren itzultzea. Beste batzuen artean datuen babesaren lege organikoarekin arazorik ez edukitzeko modu onena dela uste dute. Formularioan ikaslearen izena ekintza, hilabeteak, telefonoa, kontakturako persona eta bankuko kontu korronte zenbakia ipini beharko da eta konprobatu ostean, diru- itzultzea egingo da.
Era honetara egitea gauzak asko erraztueta arazo asko ekidituko baitira.
Ikasturte hau, hain arraroa izanda, ezin izan dugu aurtengo 6. mailako ikasleei agurra egin eskolako jaialdian. Hau dela eta, beraien tutoreek bideo hau eskaini diete:
Aurtengo ikasturte bukaera ez ohikoa izanik gogoratu nahi dizuegu ikasturte bukaera ekainaren 19an izango dela eta ikasleekin ordurarte lanean jarraitzen dugula .
Hiruhileko berezi honetarako mailako minimoak ezarri ditugu . Minimo hauek eskuragarri izan nahi dituenak, idazkaritzako emailera eskaera bidali eta emailez bidaliko zaizkio.
Ikasturteko informeak ekainaren 19an jasoko dituzue emailez
HHko familiak eta LH 6.mailako ikasleak eskolara etorriko dira egun zehatz baten beraien materiala biltzeko. Tutorea jarriko da kontaktuan zein ordu dagokion ikasle bakoitzari eskolan pilaketarik ez emateko.
Beste ikasle guztiak irailean egingo diote gelari agurra eta bakoitzak bere gauzak jasoko ditu.
Ikasturte honetan bereziki eskerrak eman nahi ditugu familia guztiek eduki duten jarrerari, partehartzeari eta gure jardueran eman duzuen laguntzagatik.