Hau da biharko egitaraua gure eskolan. Etorri eta parte hartu!!


Hau da dantzatuko dugun abestia
Martxoaren 8rako greba feminista deituta dago goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasle eta espezialisten kolektibotik %49ak eta jantokiko begiraleen kolektibotik %17ak greba egitea erabaki dute Zabalarra Eskolan.
Hau dela eta egun horretan jarduna ohikoa izan ez arren, jakin ezazue zaintza lanak bermatuko ditugula 11:00etatik 12:30era eta jantokiko zerbitzua ere egongo dela .
Arratsaldez 15:00etatik aurrera ohiko jarduna izango dugu.
Bullying-a eta genero-indarkeria guraso, irakasle, hezitzaile eta gure seme-alabekin harremanetan dauden pertsona orori kezkatzen gaituen gaiak dira
Gontzal Uriartek, arazo hauek errotik ateratzeko eta denon arteko hartu emanak ahalbideratzeko, zientifikoki probatuak dauden praktika berriak erakutsiko dizkigu.
Eskolako liburutegian, martxoaren 7an, arratsaldeko 5etan.
Hitzaldiak 2 ordu inguruko iraupena izango du. Umezaintza zerbitzua egongo da
Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke umezaintza zerbitzua eta lekua antolatzeko martxoaren 5a baino lehen.
“0 indarkeri 0 urtetatik” hitzaldira joango naiz .
Umeen adina ————————————–
Urtero egiten den bezala 4. mailako ikasleak Durango Irratira joan dira irratsaio bat egitera.
Hona hemen irratsaioa : ZABALARRA ESKOLAREN IRRATSAIOA